Patri Pinedo espainiako selekziora bueltatuko da bi urte eta erdiren ondoren
Amurrioko hegalekoa bi urte eta erdiren ausentziaren ondoren berriro bueltatuko da Patri Pinedo espainiako eskubaloi selekziora. Espainiako selekzioko entrenatzaileak pasa den astean deitu zuen Brasilen jokatuko den munduko txapelketarako sailkatze fasean Mazedoniako selekzioaren aurka duten partiduan jokatu dezan. 53 deialdiren ondoren Patrik zaila ikusten zuen bere itzulera, baina horretarako prest egoteko lan egiten zuen.
Amurriar honen azken partidua selekzioarekin Lituaniaren aurka izan zen Mazedoniako europar txapelketan. Itzulera honek urte bete gehiago jardunean jarraitzera animatu dezake, horrela Londreseko joko olimpikoak jokatzeko. Patrik Itxakoren berritze eskaintza du, baina oraindik ez dio erantzunik eman.
Gehitu iruzkin bat
Amurrio gehiago
2012.5.17


Kirol albizte hauek ez dira lehengoak bezala. Duela gutxi, 4 hilabete edo hasi nintzen Aiaraldea ikusten, soilik kirol kronika eta albiste horiengatik, itzelak zirelako. Nora bidali duzue kazetaritza pasio bihurtzen zuen gazte hori? espero dut noizbait hozkailutik ateratzea eta bueltatzea.
Egiten dituen bideoekin ezagunagoa egiten da, bere aurpegia denek ikusten dutelako, baina berak jakingo du idazteko dohain handiagoa duela. Dena den, bere itxuragatik eta bere idazteko estiloagatik ez dut uste protagonismoa eskuratzeagatik saldu denik.
Animo Arkaitz, eta nahi duzunean bueltatu idaztera! ehunka ez gara, baina badaukazu irakurleren bat zure zain. Bizitza honetan behar ditugu lasaitasun-uneak, baina ez dugu iluntasunean baztertu behar gustazen zaiguna.