Ostiraletik aurrera ospatuko dituzte Tertangako Jaiak

Irudiak

Tertangako eliza eta txoko ingurua
Tertangako eliza eta txoko ingurua
Herriko ikuspegietako bat
Herriko ikuspegietako bat
Eleixalde Bolatokia
Eleixalde Bolatokia

Kristobal Deunaren jaiak hasiko dira etzi Tertangan. Iluntzeko 9etan txupina jaurtiko dute, eta gaueko 11etatik aurrera inguruko herrietako musika taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da.  

Larunbatean berriz, goizean goizekingo diote suziriei. Goizeko 11etan kanpai errepika izango da herrian eta jarraian, patroiaren omenezko meza egongo da. Herriko Txokoaren inguruan trikiti soinuak entzungo dira 12:30etik aurrera. tarta zozketaren ostean, kale eta etxeetatik biraka arituko dira soinu jotzaileak. Arratsaldeko 5etan XIX.Mus Txapelketa jokatuko da eta 19:00etan Bolo Txapelketarekin emango zaio segida, bosgarren urtez. Gauerdian HOTZA erromeriarekin gaua pasatzeko aukera izango du nahi duenak. 

Kristobalin Deuna 

Kristobalin Deunaren eguna presente izango da igandean. Eleixalde Bolatokian Aiarar Bolo Txapelketa hasiko da 11:00eatn. 13:15ean aldiz, meza eta janaurrekoaz sabela beteko du bertaratzen denak.  Arratsaldeko 18:00etatik aurrera pilotalekua haurrentzako jolas eta tailerrez beteko da eta 19:00etan Bolo Jokaldi Herritarrerako zita gailenduko da. 

Festei amaiera emanez, iluntzako 9etan doako Afari Herrikoia izango dute Arrastariarrek, Jai Batzordearen eskutik.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>