Orozkoko Udalak neurriak hartu ditu Mantzarraga auzoko uraren kutsadurari aurre egiteko

Irudiak

Goizean bilera bat egin da alkatearen eta ur-horniketaz arduratzen den enpresaren artean / Aiaraldea.com
Goizean bilera bat egin da alkatearen eta ur-horniketaz arduratzen den enpresaren artean / Aiaraldea.com

Orozkoko Udalak gaur jakinarazi du  urtarrilaren hasieran Mantzarraga auzoan gertatutako uraren kutsadura aluminioak eragin zuela. Laborategi independente batean egindako azterketan oinarritu da iragarpen hau. Ondorioz, Udalak hainbat neurri adostu ditu. Alde batetik, Orozkon ur-horniketaren kudeatzailea den enpresarekin bildu da gertatukoa argitzeko eta erantzunkizun eske. Bestalde, Mantzarragako auzokideek ez dute ordainduko hurrengo hiru hilabeteko uraren faktura. Bukatzeko, Josu san Pedro, Orozkoko alkateak, iturriko urik ez hartzeko eskatu die auzokideei Osakidetzak uraren PH egokia dela berretsi arte. Momentuz, Osakidetzaren ustez, urak ez du arazorik eragingo kontsumitzaileengan. Guzti honen berri emateko Udalak  bilera bat antolatuko du hurrengo igandean arazo hau pairatu duten biztanle guztiekin.

Urtarrilaren 3an hasi zen problema hau. Mantzarragako auzokideak kexu ziren, urak zapore arraroa baitzuen. Hurrengo egunean, uraren PH aztertu ondoren eta honen egoera txarra ikusita -6,5 eta 8,5 artean egon behar den arren, 4,7 markatzen zuen PHren analisiak- bertako ur-andela hustu eta garbitu zen arazoa zuzentzeko. Hurrengo egunean, uraren PH aztertu zen berriro ere eta datuak kezkagarriak ziren, beraz ur-andela eta sare guztia hustu eta garbitu ziren.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>