Orozkoko udalak kiroldegirako 11 gailu berri eskuratu ditu
Iragan astean ere hitz egin genuen Orozkoko udalak porikiroldegiari dagokionez burutu behar zuen aurrekontu mozketa baten inguruan, zeina kausa ordutegia murriztu behar izan zuten. Berriz ere gatoz, oraingoan ere, kiroldegi berdinari buruz hizketan izan ere udalak instalazioetan punta puntako teknologiadun hamaika makina txertatu izan dituelarik. Gailu hauek kiroldegiko gimnasoari txertatuko zaizkio, izatez, ariketa aerobikoak eta giharren lantzeari loturikoak burutzeko dira.
Orotara honakoak dira eskuraturiko makinak: korrika egiteko zinta bat, bizikleta, makina eliptiko bat, besoarekin ariketak egiteko gailua, trizepsak lantzekoa, gerria eta trizepsak lantzekoa, arraun egiteko makina, hankak lantzekoa, kuadrizepsen luzapena lantzekoa eta femorala lantzeko beste bat.
Orozko gehiago
2012.5.19
2012.5.11


Gehitu iruzkin bat