Orozkoko udalak kiroldegiaren ordutegia murriztu du

Irudiak

Orozkoko kiroldegia. Iturria: www.gorbeialdea.com
Orozkoko kiroldegia. Iturria: www.gorbeialdea.com

Sektore publikoak duela zenbait hilabeteetatik egiteari ekin izan dion mozketak gure eskualdera iritsi izan dira baita ere. Orozkoko udalak, kiroldegiak sortzen dituen gastuak kausa, honen ordutegia murriztea erabaki izan du, aurrekontuak orekatze aldera. Era horretan, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera udal kiroldegia astelehenetik ostiralera arratsaldez irekiko da (arratsaldeko 15:00etatik 21:00ak bitarte) eta goizez asteburuetan (9:00etatik 14:00etara arte).

Iragan maiatzean aurreko udal gobernuak igande, ostiral eta asteazkenetan ordutegia egun osora zabaldu egin zuen, horrek udaletxeak bere gain hartu ezin zezakeen urteko 40 000 euroko gastu bat zekarrelarik, denbora hedapen horietan zehar instalaziook oso pertsona gutxik erabili izaten zuten arren (6 eta 15 gizaseme artean bazkide diren 900etatik). ADIE plataformako kide den Josu San Pedro alkateak adierazi izan duenez esfortzu berezi bat egin izan da kiroldegia igandeetan ere irekia mantentzeko, honako hau kirol gunearen kudeaketaz arduratzen den enpresarekin eginiko akordio bati esker lortu ahal izan da, entitate horrek berak eta udaletxeak horren gastua hartuko dute beren gain. Azken honek 10 000 euroko kostua izango du.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>