Ondasun Higiezinen gaineko Zerga 0,2-0,25 artekoa izango da

Irudiak

Herritar ugari hurbildu ziren atzo ezohiko udal osoko bilkurara. / Aiaraldea
Herritar ugari hurbildu ziren atzo ezohiko udal osoko bilkurara. / Aiaraldea

Omnia, PSE, Bildu eta EAJ behin betiko akordio batera heldu ziren atzo aurkeztutako mozioaren bitartez. Mozio honi esker Ondasun Higiezinen gaineko Zerga 0,2-0,25 artekoa izango da. Hilabete honetan sortu behar den udal talde teknikoak erabakiko du kopuru zehatza.

Zenbatekoa zehaztu ondoren, Udalak hartuko du herritar guztiak informatzeko eta laguntzeko ardura. Aldi berean, araudi foralak posible egiten dituen hobariak ezarriko dira.

Eztabaida gogorra

Nahiz eta talde gehienek mozio hau babestu zuten -PP bakarrik abstenitu zen-, atzoko ezohiko udal osoko bilkura polemikoa izan zen. EAJko bozeramaleak piztu zuen eztabaida. Mikel Lasak Bildu udal taldeari egotzi zion OHZ eragindako alarma soziala. PSEk, Bilduk eta Omniak gertatutakoaren inguruan beste bertsio bat defendatu zuten eta batipat Arabako Foru Aldundiaren eta, neurri txikiago batean, udal talde guztien errua izan zela adierazi zuten.

Dena den, alderdi gehienak pozik agertu dira azkenean, OHZren arazoa elkarlanean konpondu dute eta.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>