Odoloste egunean Bagare kamiseta janzteko deia luzatu du Araba Euskarazeko Batzordeak

[.jpg]

Irudiak

Kamisetak saltzen herritar talde bat / I.M
Kamisetak saltzen herritar talde bat / I.M

Araba Euskarazeko talde antolatzaileak euskara eta ikastolen aldeko jaiaren urteari hasiera emateko txupinazoa egingo du larunbat honetan.

Duela hilabete zabaldu zuten odoloste egunean kamiseta urdinak janzteko deia. Ordutik, toki eta ordu desberdinetan berauen salmenta burutu dute herritar desberdinek. 

Batzordeak adierazi duenez, odoloste egunera bitarte egunero izango da aukera Bagare kamiseta erosteko. Gaineratu dute, oso harrera ona izaten ari dela ekimena, "jai kuadrila eta taberna gehienek kamisetak erosi dituzte, larunbat honetan kolore urdina izango da nagusi". Haatik, larunbat honetan Laudio euskara eta Bagarez janztera deitu dute.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk.
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54
 
Aiara etorbidea 9
Amurrio , Araba , 01470
945 06 66 84