Natxo Urkixo eta Hernando Lacalle izango dira Aiaraturreko presidente, txandaka

Irudiak

Natxo Urkixo Bilduko ordezkaria izango da lehenengo bi urteetan Airaturreko presidente.
Natxo Urkixo Bilduko ordezkaria izango da lehenengo bi urteetan Airaturreko presidente.
Hernando Lacalle jeltzaleak 2014an hartuko du presidentziaren ardura
Hernando Lacalle jeltzaleak 2014an hartuko du presidentziaren ardura

Natxo Urkixo Laudioko Alkateak hartu du Aiaratur sustapen turistikoaren aldeko elkartearen presidentzia. Bi urteren buruan, Hernando Lacalle zinegotzi jeltzaleak hartuko du bere postua.

Bildu koalizioko alkateak adierazi du ardura “ilusioz” hartu duela eta zihurtatu du ahal beste inplikatuko dela Aiarako eskualdea Euskal Herriko turismoan erreferente bilakatzeko. Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidearen hasierako pausuak kudeatu beharko ditu Urkixok, Euskadi mailan egingo den lehena.

Presidentzia partekatua, akordio politikoaren ondorio

EAJ eta Bildu akordio batera iritsi dira Airatur sustapen turistikoaren elkarteko presidentzia partekatua izan dadin, “elkartean egin beharreko lana gure norgehiagoko politikotik kanpo uzteko”. 

Era berean, udal legegintzaldien aldaketa ematen denean Aiaraturren hutsunerik eman ez dadin, presidentzia Kuadrillako merkatarien elkarte bateko ordezkari batek hartuko duela adostu dute bi alderdiek.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>