Nafarroaren konkistaren inguruko hitzaldia eman du Beñi Agirre Nabarraldeko kideak

Irudiak

Beñi Agirre hitzaldia ematen / Garrastatxu Landaluze
Beñi Agirre hitzaldia ematen / Garrastatxu Landaluze

Aiarako Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak gonbidaturik, Beñi Agirre historialariak Nafarroaren konkistaren inguruko hitzaldia eman zuen bart arratsean Arespalditzako udaletxeko aretoan.

Beñi Agirre Nafar-Euskal Herriaren memoria historikoa sustatzeko lanean diharduen Nabarralde kultur elkarteko kidea da.

Datorren urtean Nafarroaren konkistaren V. mendeurrena izango da, eta garaiko gertakizunen berri ematera gerturatu da Beñi Arespalditzara. Izan ere, Nabarraldeko kidearen arabera, Nafarroako konkista borondatezko hitzarmen gisa aurkezten diguten arren, egitan, Gaztelako Erreinuak indarrez hartu zuen Nafarroa. Nafarroako Erreinua Frantziaren kolaboratzailea eta Elizaren aurkakoa zela leporatuta, Gaztelako Erreinuak 12.000 soldaduko gudarostea bidali zuen; Iruñak orduan 6.000 biztanle zeuzkan eta Nafarroa etzen inbasioari aurre egiteko gai izan.

Garai hartako gertakariak ezagutarazteko Nabarraldek ekoitzitako bideoa ikusteko eta Beñi Agirrerekin mintzatzeko aukera izan zuten hitzaldira gerturatutako 40 bat lagunek.

Nafarroako konkistaren eta Nabarralde elkartearen informazio gehiago nahi izanez gero www.nabarralde.com ataria bisitatu. 

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>