'Museo Bizia', lehengo lanbideak gogoratuz

Irudiak

Luis Padura errementaria ofizioa erakusten / Artea Etnografia Elkartea
Luis Padura errementaria ofizioa erakusten / Artea Etnografia Elkartea

Domekan Artziniega Museoak ateak zabalduko ditu lehengo ofizioak eta jarduerak erakusteko. Horretaz gainera, Goiko Plazan mikologia-erakusketa egingo da.

Artziniega Museora doan bisitariak edozein egunetan ikus dezake, bertatik bertara, lehengo ogibideen eta jarduera ekonomiko eta sozialen berri ematen duen erakusketa finkoa. Baina etzi gehiago ikusi ahal izango du, museoak ateak zabaldu eta “Museo Bizia” izenburupean antzeztutako bisitaldiak eskainiko direlako. Hala, museoaren atal gune guztietan artisauek Euskal gizartean XX. Mendearen erdialdean nagusi ziren jarduerak gogoraraziko dituzte. Besteak beste, Luis Padurak errementariaren lana erakutsiko du, eta kandelagilea, jostunak, botikaria, eskolako maisua edota dendaria ere handik ibiliko dira. Tabernako karta-jokalariak ere ez dira faltako. Bisitarientzako Gaztain erreak egongo dira.

Ez da domekan hirian egongo den ekitaldi bakarra; izan ere - perretxiko-eskasiak behartuta ohi baino beranduago-, Goiko Plazan perretxiko-erakusketa egingo da Otsati Elkarteak antolatuta eta Gurutzeta Mikologia Elkartearen laguntzaz. Erakusketaz gainera, perretxiko dastaketa egongo da Goienkaleko Herriko tabernan, eta sariak ere zozketatuko dira.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>