Mundu osoko Jaiotza bilduma ikusgai Santxotena Museoan

Irudiak

Mundu osoko Jaiotza bilduma ikusgai Santxotena Museoan
Mundu osoko Jaiotza bilduma ikusgai Santxotena Museoan
Mundu osoko Jaiotza bilduma ikusgai Santxotena Museoan

Artziniegako Santxotena Tailer-Museoak, urtero bezala, bere jaiotza bildumaren erakusketa ireki zuen pasaden igandean. “Munduko Jaiotzak” bildumaren XIII. erakusketa da, eta oraingo honetan 703 jaiotza ikus daitezke museoan, iazko kopuruaren bikoitza. Museoaren zuzendaria, Teresa Lafragua, da bildumaren jabea eta sortzailea, eta txiki txikitatik hasi zuen jaiotzak biltzeko zaletasuna. Erakusketan Kolonbia, Kuba, Australia, Tanzania, Txina edo Georgia bezalako leku urrunetan egindako jaiotzak aurki ditzakegu, baina baita gure inguruko herrialdetakoak ere. Egurra, zeramika, beira, portzelana,.... hainbat materialetako piezak osatzen dute bilduma.

 Aurtengo berrikuntzen artean Lladró Balentziako portzelana etxeak ekoizturiko hainbat jaiotza aurkituko dugu, eta haien artean PabloVI. Aita Santuarentzako bereziki eginiko hiru errege magoen irudi batzuk. Originalak, Aita Santuak berak ilargia lehen aldiz zapaldu zuten hiru astronauta ipar amerikarrei oparitu zizkien, Armstrong, Aldrin eta Collinsi hain zuzen.

 Jaiotza bakoitzaren atzean istorio bat dago, eta berauek ezagutzeko modurik onena, Artziniegara gerturatu eta erakusketa bisitatzea izango da. Erakusketa azaroaren 26tik urtarrilaren 31ra bitartean egongo da zabalik, ostegunetik igandera goizeko 11:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:30etara. Prezioak ondokoak izango dira: Sarrera arrunta 5€, erretiratuak 4€, Ikasleak 3€ eta 6-12 urte bitarteko umeak 2€.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>