Mugikortasun Iraunkorreko Eskualdeko Planaren aurkezpena Arrankudiagan

Irudiak

Planaren aurkezpena Arrigorriagan. Iturria/www.ut21.org
Planaren aurkezpena Arrigorriagan. Iturria/www.ut21.org

Datorren azaroaren 2an, eskualdeko Iraunkortasun Bulegoan (Arrankudiaga) Nerbioi-Ibaizabaleko Mugikortasun Iraunkorreko Planari buruzko informazioa emateko eta eztabaida sortzeko ekitaldi bat egingo da, arratsaldeko 7etan. Bertan, aurreikusitako neurrien ezarpena eta diagnosia udalerrietako pertsona interesatuekin kontrastatuko da. Plan honen helburua mugikortasun eraginkorragoa ahalbidetzea da, eta, era berean, kutsadura gutxitzea eta bizi kalitatea hobetzea. Zentzu horretan, mugikortasun kultura berrian oinarritutako politikak sustatzeko lan eta ahalegin handiak egiteke daude oraindik.

Inguru honetan egiten den zazpigarren eta azken ekimen honek, esan bezala, eskualdeko Iraunkortasun Bulegoan izango da, arratsaldeko 7etan, eta eskualdeko auzokide guztiak gonbidatuta daude.

Informazio gehiago: www.ut21.org

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>