Mendiko Lagunak mendi taldeak Ganekogortan eraiki nahi duten zentral eolikoaren aurkako iritzia aurkeztu berri du

Irudiak

Ganekogortan egindako kontzentrazioa/Ganeko salba dezagun Herri Plataforma
Ganekogortan egindako kontzentrazioa/Ganeko salba dezagun Herri Plataforma
Ganekogortako zentral eolikoaren 1go faseko obren itxura./ Ganeko salba dezagun Herri Plataforma
Ganekogortako zentral eolikoaren 1go faseko obren itxura./ Ganeko salba dezagun Herri Plataforma
Ganekogortako zentral eolikoaren 1go faseko obren itxura./ Ganeko salba dezagun Herri Plataforma
Ganekogortako zentral eolikoaren 1go faseko obren itxura./ Ganeko salba dezagun Herri Plataforma

Aurretik, Izate Ingurumen elkarteak, Ekologistak Martxan, Bizkaiko Mendizale Federazioak, Jesuri eta Ganeko Bizirik, Zanpazu Bizirik, Arabako Mendizale Federazioak, beste hainbat eragilek bezala, zentral eoliko honek ekologikoki oso aberatsa den mendigunean sortuko lituzkeen inpaktuak egundokoak izango direla salatu dute.

Aspalditik ezaguna zen proiektua da Bilbo-handiaren bihotzean eraiki nahi duten industrigune honena. Oraingoan, hasierako obra planaren arabera, instalazioen ezaugarriei dagokionez, aerosorgailu kopurua 12koa izango da eta unitateko potentzia 850 kW. Parkearen potentzia osoa 10,2 MWkoa eta urtean aurreikusitako ekoizpen osoa 26.716 MWh/urtekoa.

Proiektatutako zentral berri honetan, aerosorgailu bakoitzaren altuera 55 metrokoa izango da eta errotaren diametroa 52 metrokoa, orotara Larragorri/Jesuriko  zentralean eraiki nahi dituztenak baino 45,5 metro txikiagoak.

Bertako lurrazpiko kanalizazio elektrikoak, guztira, 3.645 metroko luzera izango du eta bertatik hurbil, Ganekogorta Sekzionatze Zentroa eraikiko da. 200 m2-ko eraikina 30 kV-ko apareilaje elektrikoarekin, airesorgailuen zirkuitua biltzen duena, eta bertatik energia-ebakuazioa abiatzen delarik. Eraikin horretan Parke Eolikoaren instalazioaren eragiketa eta mantentze-lan guztiak ere egingo  dira proiektua aurrera badoa . Energia-ebakuazioko 30 kV-ko (Zirkuitu Sinplea) linea elektrikoa, Ganekogorta Sekzionatze Zentrotik Alonsotegi-Larraskitu lineako Artibako urtegirako deribazioaren 15. euskarriraino joango da.

Mendiko Lagunak eta Zanpazu Bizirikek, Aiaraldeko ingurumenaren babesaren alde jarduten duen asanbladak, berriro salatu dute EAEn ezarri nahi den moduan, energia eolikoa ez dela jasangarria eta ez dela ditugun energia arazoen konponbidea.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>