Mendi-martxa Arakaldotik Untzuetara

Irudiak

Argazkia Untzuetatik (Goikogane eta Ganekogorta).
Argazkia Untzuetatik (Goikogane eta Ganekogorta).
Iazko irteerara joandako batzuk.
Iazko irteerara joandako batzuk.
Laudio eta Aretako bista.
Laudio eta Aretako bista.

Igande honetan, abenduak 26, Untzueta mendira irtenaldi bat antolatu dute Arakaldon. Irteera goizeko bederatzi eta erdietan hasiko da, Arakaldoko plazatik.

Duela sei bat urte martxan jarritako ideia da, eta Josu Zabala da haren bultzatzailea. Geroztik, Arakaldoko eta hurbileko herrietako hainbat pertsonek parte hartu dute irteera erakargarri honetan. Arakaldoko Udalak Gabonak direla eta antolatzen dituen ekintzen artean bat da, eta adin guztietako pertsonei dago zuzenduta, familiarekin mendian primerako eguna pasatzeko erakoa.

Untzueta gure ingurunean aski ezaguna den mendia da, goiko aldean Erdi Aroko gaztelua daukana eta Orozkoko lurretan dagoena. Gailurretik Gorobel mendizerra, Anboto, Gorbeialdea (Itxina bereziki) eta gure inguruko mendiak (Ganekogorta, Goikogane, etab.) ikus ditzakegu. 776 metro ditu eta ibilbide osoak, joan-etorriak, 7 kilometro ditu gutxi gorabehera. Igoera nahiko gogorra da, baina oraingo honetan erraiak hustea baino, bertaratuko direnen konpainiaz gozatzea da jomuga.

Paseotxua eta gero indarberritzeko aukera izango dugu Arakaldoko txokoan mokadu bat hartzen, eta horren ostean, eguerdiko hamabi eta erdietan, bolo-txapelketa egingo da elizaren aldameneko bolatokian.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>