Menagaraiko emakume taldeak bere 25. urtemuga ospatzen du aurten.

Irudiak

Talde-argazkia. ARGAZKIAK: Alfredo Remirez
Talde-argazkia. ARGAZKIAK: Alfredo Remirez
Bazkaltzen. ARGAZKIAK: Alfredo Remirez
Bazkaltzen. ARGAZKIAK: Alfredo Remirez
Bilboko itsasadarra. ARGAZKIAK: Alfredo Remirez
Bilboko itsasadarra. ARGAZKIAK: Alfredo Remirez

Hortarako, beste ekintzen askoren artean, Bilbora irteera bat antolatu zuten ostegun honetan.


Goizeko 11tan zeukaten hitzordua amurrioko tren geltokian, eta bertara hurbildu ginen beraiekin batera eguna pasatzeko asmotan; 55 eta 91 urte bitarteko 35 emakume.


Lehenengo eta behin paseo bat eman zuten danak elkarrekin bilbotik eta gero bazkaria izan zuten, hiriko hotel batean. Gustora bazkaldu eta gero arratsaldeko ekintzarik interesgarrienari eman zioten hasiera, bilboko itsasadarretik itsasontzi batean paseoa. Emakumeetako batek aitortu zuenez bere lehengo aldia zen holako traste batean igotzen zela eta beste batek “salvavidak” non zeuden galdetu zuen besteen barreen artean.
Paseo eder hori bukatu eta denak elkarrekin joan ginen txokolatea hartzera. Momentu horretan izan genuen Airaldeakook antolatzailekin hitzegiteko parada.


Kontatu ziguteenez, emakume talde hau orain dela 25 urte sortu zen Menagarain, baina eskualdeko herri guztietako emakumeak hartzen dute parte bertan. Beraien esanetan, emakumei zuzendutako ekintza falta zela eta batu ziren. Antolatutako gauzetan jakin mina da nagusi. Horregaitik, urtean zehar, hitzaldiak, tailerrak, kultur irteerak eta beste hainbat gauza antolatzen dituzte.


Alfabetatze digitalaren ingurukoa izan da antolatu duten azkenengo ikastaroa, arrespalditzako kz gunan eskainiko dute.
Beste proiektu handi bat daukate esku artean, 25 urte hauetan egin dituzten ekintza guztien bilduma bat egitea liburu formatoan. Zai egogo gara. Bien bitartean animo Menagaraiko emakumeei!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>