Martxan da jada Aretako jaiak diruz hornitzeko enkantea

Irudiak

Iragan urteko enkantea iragartzen zuen afitxa
Iragan urteko enkantea iragartzen zuen afitxa

Iritsi da jada Aretako jaiak prestatzeko garaia. Azken urteetan, Aretako jaietara doan jende kopuruak zein osasunak gora egin dute nabarmen. Dinamika horri jarraiki azken urtean emaitza nahiko onak eman zituen ekintza bat abiarazi dute. Aretako jaien prestakuntzan jarduten duen batzordeak aurten ere enkantea antolatu du dirua eskuratu ahal izateko. Aurtengo zita igande honetan izango da, maiatzaren 29an hain zuzen, eguerdiko 13:00etan. Antolatzaileek adierazi dute, bestalde, ordu erdi lehenagotik gutxienez enkantean salduko diren lote eta produktuak erakusgai izango direla. Antolatzaileek enkantean parte hartzeko deia luzatu diote aretar orori eta Aretakoak ez den orori ere.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>