Maiatzetik aurrera Udalean eta batzar nagusietan lan egiteko aukeratu dituzten ordezkariak aurkeztu ditu PPk

Irudiak

Alderdi Popularraren logoa
Alderdi Popularraren logoa

Aiaraldeko Alderdi Popularrak maiatzaren 22ko hauteskundeetan hautagai izango diren pertsonen zerrenda aurkeztu du Laudioko herriko plazan. Ekitaldian Arabako Batzar Nagusietan parte hartzeko zerrendaburu izango den Javier de Andres eta Santi Abascalek hartu dute hitza. De Andresek azaldu duenez, Santiago Abascal politikarien eredu da.

Abascalen arabera, askatasuna eta langabeziaren arazoa konpontzen saiatuko da PP datorren legeagintaldian: "Diputazioa gai izan ez den infraestrukturak hobetzen ere saiatuko gara, Saratxoko errepidea eta Markijana Los Olmosekin lotzen duen bidegurutzea kasu. Kexaako errepidea ere oso egoera txarrean aurkitzen da gaur egun".

Lau herri

Aiaraldeko Lau herritan aurkeztu ditu zerrendak Aldedi Popularrak. Amurrion Santiago Abascal izango da zerrendaburua, Artziniegan Joseba Elejalde, Laudion Carlos Urquijo, eta Aiaran Jose Luis Pedruzo. Batzar Nagusietako zerrendetan aldiz, Santiago Abascal, Montserrat Canive eta Joseba Elejalde kokatu dituzte, hurrenez hurren.

Iruzkinak

PP Euskal Herritik kanpo orain!!!!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>