MadeInLaudio ekimenak bertan parte hartu nahi duen orori ateak zabaltzen dizkio

Irudiak

MadeInLaudio ekimenak bertan parte hartu nahi duen orori ateak zabaltzen dizkio
MdeInLaudiokoren lehen edizioak arrakasta nabaria izan zuen. Argazkiak: Ane Ortega
MdeInLaudiokoren lehen edizioak arrakasta nabaria izan zuen. Argazkiak: Ane Ortega
MadeInLaudio ekimenak bertan parte hartu nahi duen orori ateak zabaltzen dizkio

Aurtengo Laudioko Jaietan bere lehen edizioa izan duen Made In Laudioko kideek ekimen honen etorkizunaz hitz egiteko bilera bat egingo dute bihar, urriaren 13an. Batzarra arratsaldeko zazpi terdietan izango da Laudioko Kultur Etxeko 17. gelan.                                

Deialdia zabaltzeko erabili duten mezuan, antolatzaileek proiektu honetan parte hartu nahi duten oro animatu dute bilerara bertaratzera. Era berean, lehenbiziko edizioan parte hartu zuten guztiak ere joan daitezela eskatu dute. Besteak beste, hauek dira bihar eztabaidatzeko proposatu dituzten puntuak:                                                                                                                                                              

1.Made in Laudiok jarraitu behar du?                                                                                                                                                                      2.Noiz izango da hurrengoa?
3. Jaietako zein egunetan?
4. Laudioarrek bakarrik parte hartu dezakete?
5. Umoreak ardatz nagusia izaten jarraitzen du?
6. Konkurtso ala erakusketa formatuan?
7. Made in Laudio adin guztietarako ikuskizuna da?
8. Herriko Plaza leku egokia da?
9. Zein izan behar da bideo eta eszenatokiko aktuazioen iraupen maximoa?
10. Zein izan behar da ikuskizunaren iraupen maximoa?
11. Bideoak, gidoiak eta musika emateko epea?
12. Ikuskizunaren iraupen maximoa gaindituko balitz, aukeraketa nola egingo genuke?
13. Zer egingo genuke ez aukeratutakoekin?
14. Bideo ala aktuazioren bat zentsura daiteke?
15. Nor da bideo ala aktuazioen arduraduna?
16. Pieza bakoitzaren kredituak?
17. Eszenatokian aurkezpen bat egon behar da?
18. Copyright adaukaten irudiak erabil daitezke?
19. Euskararen erabilpena indartu egingo da?
20. Prentsarekiko harremanak?
21. Enpresa ala kultur taldeko gestioa?

Horretaz gain, norbaitek buruan beste eztabaidagairen bat izatekotan, www.madeinlaudio.com web orrialdean proposa dezake.                          

MadeInLaudio herriko hainbat eragilek bultzatutako proiektua da. Herriko Jaietan Laudioko kolektibo zein banakoen ikus-entzunezko lanak taularatu zituena, publiko aldetik oso arrakastatsua suertatu zen ikuskizun batean. Dena den, Udalak, jaien balorazioa egiteko emandako prentsaurrekoan ikuskizunaren zati batzuk herriko kolektibo batzuekiko iraingarriak zirela azpimarratu zuen, polemika airean utziz.

 MadeInLaudioko kideekin harremanetan jartzeko:  madeinlaudio@gmail.com

Iruzkinak

Beno Aitor pentsatzen dut apur bat ezezkor zaudela, animo mutil!
bi gauza gehien bat, alde batetik kontatu didate, esan didate,... ez dira oso zuzenak gauza baten inguruan hitz egin behar dugunean, hoberena da informazio zuzena izatea, norberak jasotakoa, badakizu usteak erdi uztel.
Bigarrena, argi geratu da zelako iritzi destruktiboa daukazun bai, konstruktiboa baino, baino hori ez da aitzakia bileretan parterik ez hartzeko, beste foro batzuetan zure iritzi destruktiboa inolako arazo barik eman behar baduzu. Hori horrela askoz zuzenagoa ikusten dut bileran bertan horrelakoak botatzea daudenei zer pentsatu emateko eta gauzak hobetzeko.
Erreza da, errespetu osoz aitor, ekimenak kritikatzea bertako ardurarik ez duzunean, herri ekimen publiko eta parte hartzaile bat dela uste dut, eta bertan parte hartu behar dela ere, gehien bat gero kritikatu, destruitu edota hobetzeko.
Dena den, oso ezezkor iksuten zaitut, AItor, berriro ere animoak eta herri ekimen parte hartaileetan parte hartzeko gonbitea egiten diot Laudioar guztiei

Guk ez diogu irtenbide bilatu behar honi, legeak erantzuten dio copyright-ari buruzko galderari, esate baterako, edota arduraduna zein den (erruduna beti daki bilatzen legeak) ere esaten du.

Nire aldetik, lehenengo edizioaren zati txikitxu bat ikusita, ez dut honengan inolako itxaropenik, ezta gogorik ere. Tamalez, herrian mugitzen garenok (jaiak koordinakundean ere adibide batzuk ikus daitezke), badakigu ospea eta irudia, lanaren gainetik doazela, eta horrelako lehiak tartean daudenean, ni, ez naiz egongo.

Gainera, esan zidatenaren arabera, eta ez udalak gainera, hainbat sentsibilitate erasotuak izan ziren ekitaldi horretan, hainbat giza tabu indartuak eta umorea, ezin ikusi. Beraz, bai, pixkat utopikoak iruditzen zaizkit galdera horiek, nahiz eta zentzu onean eginak izan, ziur gainera, errealitateari bizkarra ematen baitiote.

Beraz, batzarrera ez naiz joango, iritzi kritikoa baino, destruktiboa dudalako. Ea guztion artean altxatzen duzuen, ideia polita delako, baina herria ustelduta dago, eta aldez aurretik idatz nitzakeen irtengo zirenen izenak, halakoetan ospe bila beti joaten direlako berdinak. Langileak? ez, lan gutxi eta itxura gehiegi.

Aupa Aitor:

Made in Laudioko etorkizunari buruz hitz egingo dugu bakarrik.
Etor zaitez batzarrera eta proposatu galdera hobeak.
Hala ere, tontakeri hauei erantzun bat bilatu egin beharko dugu denon artean.

Ondo izan

Galderetako gehienak tontakeria hutsa dira, nahia edo bozkarekin baino, legalitatearekin erlazionatuak. Eta euskararen erabilera indartzean ere, a ze nolako galdera!! gure herriaren etorkizuna (biziraupena) bozkatuko al dugu?? pffffffffff

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>