Lendoñobeitin kultura sustatzen: Gurpide Jolas eta Kultura Elkartea

Irudiak

Lendoñobeitin kultura sustatzen: Gurpide Jolas eta Kultura Elkartea

40 biztanle inguru dituen herrixka hau azkenaldian askoren ahotan dago bertan antolatzen diren ekintzek izandako harrera bikainagatik. Arrakastaren giltzetako bat Gurpide Jolas eta Kultura Elkartea da. 

Mercedes Elejalde Gurpide elkarteko presidentearekin eta Eli Gutierrez elkartekidearekin bildu da aiaraldea.com.

Proiektu berri baten sorrera

Lendoñobeitiko dorretxea eta errota berritu zirenean, 2003. eta 2005. urteetan, hurrenez hurren, egitasmo gehiagori ekiteko nahia sortu zen herrian. Hala, handik bi urtera, 2007ko martxoan, elkartea sortu zen, funtsean, kultura- eta jolas-jarduerak sustatzeko helburuarekin.

Nolatan Gurpide izena?

Gurpide Lendoñobeitiko eremu bat da, haran bat, hain zuzen ere.

Orain arteko ekintzak

Hitzaldiak: hiru jardunaldi-sorta antolatu dira honezkero. Iragan astean hasi ziren 2010eko jardunaldi kulturalekin eta gaur bertan, goizeko 11:00etan bisitaldi gidatua egongo da dorretxea, eliza, Pozako baseliza eta errotak ezagutzeko. Datorren igandean Salvador Velilla ikertzailearen eskutik Larruazabalgo baselizak eta euren inguruak ezagutzeko aukera izango da.

Mendi-martxa: ibilbidea zirkularra da Larruazabal herri-batza osatzen duten lau alkate-auzoetatik. Uztailean izan ohi da, Santiago egunaren aurreko igandean, eta martxa bakoitzak gai bat jorratzen du. Helburua beti berdina da, alegia, bertako historia xumea, toponimia eta ohiturak plazaratzea eta bide batez, ondarearen berri ematea. Guztira 6 ibilaldi egin dira jada:

  • Barnera begira. Toponimia
  • Larruazabal. Zubiak
  • Baserriko lanabesak
  • Urduñako eta Larruazabalgo larre-eskubideak Gorobel magalean
  • Tologorrin bazkatzeko eskubideak
  • Babiora igoera Brontze Aroko Herrietatik

Bestalde, aspaldiko ohitura batzuk berreskuratu dira ere bai, horien artean, Santa Ageda, Alboradak herriko jaietan… Eta larunbatero euskal dantzak ikasteko biltzen dira. Kulturaren aldeko lan oparoa, beraz, elkarte honek egiten duena.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>