Lendoñobeitiko III. Jardunaldi Kulturalei ekin zitzaien atzo
Ander Ros Cubas filologo eta pentsalari askeak "Zein hizkuntzatan mintzatzen ziren Orduña eta Urruzabaleko gure arbasoek?" hitzaldia eman zuen atzo arratsaldean.
Besteren artean, toponimia da garai bateko egoera linguistikoa ezagutzeko dugun lekukotasuna. Inguruko zenbait termino toponimikoen litekeen jatorria azaldu zuen hizlariak eta horretarako umoreaz ere baliatu zen.
Bere esanetan, ez dago idatzizko iturririk zeinetan gaztelania eta euskaraz gain Urduñan beste hizkuntzaren bat hitz egiten zela adierazten den. Gutxi gorabehera duela 200 urte galdu zen euskara bai herrigunean bai inguruetan; izan ere, eremu euskaldunetik kanpo daude Bonaparte printzeak –Napoleon I.aren ilobak– 1865. urtean egindako euskalkien mapan.
Jardunaldi Kulturalen hurrengo hitzordua datorren igandean, hilak 23, 12:00etan izango da Ledoñobeitiko elizan. Jaiek eta errituek Urduñako historian izan duten eraginaren gainean arituko da Jose I. Salazar historialaria.


Jendea ez nahastearren, esan dezagun izen bi horien euskarazko forma arautuak, hau da, zuzenak, URDUÑA eta LARRUAZABAL direla. Horrela ez erabiltzea GAIZKI dago euskara jasoan ("Hespaña" idatzi ezin daitekeen moduan).
Bestetik, biak ondo dokumentatuta daude eta biak erabiltzen dira: lehena gune euskaldunetan (Orozko, Arratia...) eta bigarrena, esate baterako, Etxegoienen ("Larruzabal" formaz). Lehena (Urduña), gainera, oso hedatua egon zen abizen moduan, erdal formaren (Orduña) nagusitasun administratiboak desagerrarazi zuen arte.
FM