"Lendoñobeiti" da herriaren euskarazko izen ofiziala

Irudiak

"Lendoñobeiti" da herriaren euskarazko izen ofiziala

Aurreko astean, 2011ko irailaren 14ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, argitaratu zen erabakiaren bidez, Lendoño Behekoa/Lendoño de Abajo herriaren izena Lendoñobeiti/Lendoño de Abajo izenera aldatzea onetsi da.

2011ko irailaren 6ko bilkuran hartu zuen erabakia Bizkaiko Foru aldundiak, eta, horrela, euskarazko forma ofiziala hemendik aurrera bat dator Euskaltzaindiak bere garaian emandakoarekin.

Urduña udalerriko Larruazabal herri-batzarreko kontzejua da Lendoñobeiti eta bertako herritarren ekimenez hartu da euskarazko izena egokitzeko erabakia. Beste urrats bat, beraz, normalizazioaren bidean.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>