Leihoa zabaltzeko prest

Irudiak

Leihoa zabaltzeko prest
Leihoa zabaltzeko prest
Leihoa zabaltzeko prest
Leihoa zabaltzeko prest
Leihoa zabaltzeko prest
Leihoa zabaltzeko prest

Oso gutxi falta da jauzia emateko, eta goiz goizetik Amurrioko plaza itxura hartzen dabil gaur eguerdiko irekiera-ekitaldirako, Aiaraldea Komunikazio Leihoko hainbat eta hainbat lagun lanean jo eta ke ibili ostean.

Udaberriko egun ederra lagun, Amurrioko Juan de Urrutia plaza prest eta gertu dago eguerdiko 13:00etatik aurrera Aiaraldea Komunikazio Leihoaren irekiera-ekitaldia hartzeko. Lehenengo ordutik hainbat lagun karpak montatzen, eszenatokia, aulkiak eta mahaiak jartzen, azpiegitura teknikoa atontzen, jendearentzako ordenagailuak ipintzen... den-dena une batetik bestera jendaurrera saltoa eman dezagun.

Ekitaldia, esan bezala, ordu batean hasiko da eta Aiaraldeko lehenengo euskarazko komunikabidearen aurkezpen honetan bertaratutakoek musikaz, ikusentzunezkoaz, jolasez eta jan eta edatekoaz gozatzeko eta gure ataria deskubritzeko aukera izango dute. Zuen zain gaude!

Iruzkinak

ezer gutxi gehitzeko larunbatean esandakoari. Proiektu polita, ilusio handia bertan jarrita... ea denon artean bizitza luzea ematen diogun eta gure hizkuntzak Aiaraldean eta Euskal Herri osoan bere tokia hartzen duen.
Zorionak et aurrea bolie!

Hainbat kontu, burutapen eta iritzi zentzudun usteko, jaso, serio, pisu eta zoegi gogoratu izan zait hemen idazten hastean, baina hasi ez bestean ere, guzti-guztietan, bertan behera utzi ditut halakoak, buru-garaunetako arrazoiak gogait eta hastio, eta beste inoren hitzetatik eta poetiketatik mintzatzea erabaki dut. Izkiriaturik aurkitu ditudan nire hitzak, inondik ere... Bordaçarre Etxahun-Iruriren (D'Artagnan-en "Treville" kapitainaren herri berekoaren) "Goizian argi hastian" kantutxoa... "Ene leiho-hegian, xori bat pausatzen da eta, goratik hasten kantan". Hona, hortakotz, "ametsik ejerrena", zuek ahaleginean bururatua.
Urtetako etsipena, desesperoa eta desengainua, hainbatean behintzat, arindu didazue.

Zorionak !!! Animo eta aurrera !!!

Zoragarria eta zirraragarria izan da! Aupa zuek!!!

zorionak bene benetan, plazan egon naiz eta harritu egin nauzue, zorte on!

Zorte handia proiektu polit hau aurrera joan dadin!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>