Lehenengo mailako Ganbegi H.T. berriz belar hockeyko ligan
Pasa den asteburuan hasi zen berriro gizonezko belar hockeyko liga nazionala lehenengo itzuliaren azken jardunaldiarekin. Laudioko taldeak larunbatean Gardean donostiako Kale Lagunak-en aurka 0 – 4 galdu zuen arren, bostgarren postuan mantentzen da 6 puntuekin.
Horrez gain, Ganbegik martxoaren 3an arratsaldeko 16:00etan hasiko du ligaren bigarren itzulia Gardeako Udal Hockey Zelaian Getxoko R.C. Jolasetaren aurka. Bigarren itzuli honen norgehiagokaz gain, taldeak apirilaren 1ean Hockey Zaragozaren aurka jokatuko du. Partida hau 5. jardunaldian atzeratu zen.
Hau da lehenengo mailako egutegia:
03/03/2012 / 16.00 / GANBEGI - R.C. JOLASETA
10/03/2012 / 16.00 / R.G.C. COVADONGA - GANBEGI
24/03/2012 / 16.00 / GANBEGI - ATCO SAN SEBASTIÁN
31/03/2012 / 16.00 / SARDINERO H.C. - GANBEGI
01/04/2012 / 12.00 / GANBEGI - HOCKEY ZARAGOZA
14/04/2012 / 16.00 / HOCKEY ZARAGOZA - GANBEGI
21/04/2012 / 16.00 / GANBEGI - PASAIAKO TRINTXER
05/05/2012 / 16.30 / KALE LAGUNAK - GANBEGI


AUPA GANBEGI!!!