Larunbat honetan, Ekainak 26, Laudioko Done Erroke kofradiako kideek herriko jaietako azken egunean antolatzen duten bazkarian Kofradiako kide diren emakumezkoek parte hartzea onartu egin dute. Orain arte, eta 1599. urtetik, emakumezkoek ekitaldi horretan parte hartzea galarazita zeukaten.
Gehinego zabal batek onartu du erabakia: bozketan parte hartu duten kofradeen %78k baino gehiagok emakumeen parte-hartzearen alde agertu baitira. Dena den, oso kofrade gutxi bertaratu dira larunbat honetako bilerara; guztira 400 izanik, 112 kidek baino ez baitute bozketan parte hartu.
Bozketa 2008ko abuztuan sortutako polemika bizia du ardatz, Laudioko herritar batek kofradiaren emakumeenganako diskriminazioa Arartekoaren aurrean salatu egin zuenean. Orduz geroztik ugariak izan dira Kofradiari emakumezkoak onar ditzala eskatu dioten erakunde zein pertsonak, tartean Iñigo Lamarca (Euskadiko herriaren defendatzailea) edota Emakunde eta Laudioko Udala.
Pasa den urteko abuztuan, Kofradiak txosten juridiko bat eskatu egin zuen, zeinean Kofradiaren jarrera legala zela eta, edozein kasutan, azken erabakia apezpikuak hartu behar zuela adierazten zen, hura baita kofradia bezalako erakunde erlijioso baten aginte gorena. Pasa den hilabetean, Gasteizko gotzaina Miguel Asurmendik gutun bat bidali zion elkarteari, emakumeak bazkarian onartzeko eskatuz. Horrek guztiak eragin handia izan du larunbateko bilera honetan.
Beraz, hemendik aurrera kofradiako kide diren 14 emakumeek abuztuko azken igandean egiten den bazkarian parte hartu ahal izango dute, gainontzeko beste kofradeekin batera.
Iruzkinak
Kofradiaren inguruan gauza asko esaten dira eta mito asko daude, haietariko asko ez dira benetazkoak. Gainera, batzuek gauza horiek aldatzeko lan egiten dugu kofradiaren barruan. Oso erreza da kanpotik kritikak egitea, baina barrutik ere ezagutu behar dira gauzak. Kofradiak, 1599.an sortu zen, eta Laudion egon den erakunderik garrantzitsuena izan da eta jarraitzen du izaten. Bere historian zehar herriariko harremana oso estua izan da. Arazoa da hogeigarren mendean gertatu diren gertakarien ondorioz, batez ere Franco garaian (baina beste gauza askoetan bezala), kofradia gutxi batzuen gauza izan zela, eta egun hari buruz heldu zaigun ideia hori da. Baina gaur, edonor apuntatu ahal da (Laudiokoa izanda), baita bazkarira joan ere (gainera aurten, emakumea izanda ere bai). Garrantzitsua iruditzen zait gauza bat argitzea: ez dugu inolako diru-laguntza publikorik jasotzen. Guk gure bazkaria ordaintzen dugu, eta oiko kuotak baditugu, beste erakunde askotan bezala. Elitista dela? Ni oso pertsona arrunta naiz, ez dut hori uste. Nire ustez, orain goraipatu behar dugun gauza, eta berria dena, emakumeak bazkarian parte hartu ahal dutela da, eta ez beste gauza. Oso une historikoa da hau, eta behintzat, momentu honetan, kritikak soberan daude.
historikoa litzatekeena kofradia desagertu eta elizak bere KULPA eta sortutako min guztiak onartzea, hori bai egun historikoa!
Nire ustez kofradiaren inguruan emakumeen gainean jasotako afera guzti hori ez da euretaz aipa daitekeen gauzarik eta lotsagarriena. Nola da posible halako elkargo elitista batek jasotzen dituen diru laguntzak jasotzea?
Niri lotsagarria iruditzen zait, nori irudi liezaioke normala jaietako programan kofradiaren bazkaria iragarrita agertzea hartara kofradeak soilik joan daitezkenean? Kuadrilako bazkaria ZUINean iragartzea bezalakoa litzateke.
Kofradian dauden emakume horiek ez dute bazkarian parte hartzeko asmorik, beraz, lehengo larunbateko erabaki berri eta eredugarriaren ondorioak ez dira horretara mugatzen.
Kofradian sartzeko eta bazkarian parte hartzeko EDONOR aurkez daiteke eta nahikoa da abuztuko lehen igandean San Roke baselizan egiten den bilerara azaltzea. Izena ematearekin nahikoa da. Zorionez, aurten emakume-izena izanda ere, bazkaldu ahal izango da.
Bestetik, kideen %28k parte hartu izana ez da kopuru txikia. Alderatu, bestela, kirol talde, elkarte eta gainerakoetan gertatu ohi denarekin. Oso kopuru onargarria da, nahikoa, hartu den erabaki historikoari munduko legitimitate guztia emateko.


Bai, arrazoia duzu, eta mitologia apur bat ere egin izan da kofradia dela eta ez dela, tartean zuk ondo aipatzen duzun elitismoarena.
Egia da bai, ORAIN nahi duen edozein laudioarrek parte hartu dezakeela bertan (eztakit hemen erroldatua egotearekin nahikoa ote den), baina -oker banago zuzendu nazazu- hori ez da duela urte gutxi arte gertatu. Duela urte gutxi arte, familia kontu bat zen, ez? Familian oinordekotzan jaso zitekeen ohore bat? Bueno, ziur ez nagoenez ez dut ahoa gehiegi irekiko eulirik sar ez dakidan.
Beste mitoetako bat dirulaguntzena da, eta egia (omen) da, azpiegituretan jasotako laguntzak omen dira kofradiak jasotzen dituen bakarrak.
Baina arrazoia duzun gauzetan hala aitortzea legebidezkoa den bezala, beste zenbaitetan ez nago bat ere ados zurekin.
Baga; frankismoaren garaiak aipatzen dituzu halabeharrak agindutako zerbait balira bezala, "kofradia gutxi batzuen esku zegoen"...bai, eta kofradiak demokratikoa ez zen gobernnu eta agintari batzuen eskutik helduta igaro zituen euskaldunontzako errepresio gordina ekarri zuten 40 urte baino gehiago. Guardia zibilak, apaizak eta alkate frankistak izan baitziren hor ere jaun eta jabe, eta kofradia euren eskutik hara eta hona.
Eta historiadore izan gabe ere, pentsatzekoa da 400 urteko historia duen erakunde batek zein ondo gorde dituen beti harrremanak agintean zeuden botereekin. Zenbat eta zenbat barabaridade eta injustizia gertatuko ziren agintari horien eskutik 400 urte horietan...kontaezinak seguruenik, eta kofradia hor ere boterearen eskutik.
eta biga:
emkumeen gaia....Sutan jartzen nauela aitortu behar dizut, eta kofradiaren "kontzeptu herrikoi" positiboa behin baino gehiagota ulertzen saiatu naizen arren (zu bezela kofradeak diren askorekin), nire onetik ateratzen nauen gauza bat da. Are eta gehiago zuk bezala "momentu historikoa" dela esan eta kritikak egiteko garaia ez dela entzuten dudanean.
Begira, kofradiak 400 urte baino gehiagoan emakumeen kontrako zapalketan izan duen zeregina berez nahiko justifikaezina da eta bekatu horiek ordaintzeko (edo nik bederen ahazteko) 400 ez baina urte gutxi batzuk pasa beharko dira bai.
Ez zara konturatzen emakumeen kontrako diskriminazio mota hauen ("herriko erakunde garrantzitsuena" izanik are eta larraigoki) ondorio direla egun ere gertatzen diren genero erailketak? Hildakoetaz ari gara, e? Eta kontutan hartu gabe tratu txar fisiko guztiak eta psikologikoak ere... Eta dudaezinezkoa da 2010en urteko ekainaren ondar honetararte kofradia OSO ERRUDUNA izan dela egoera hau (urtero urtero) elikatzeaz.
Eta higa:
(Nire onetik ateratzen nauenez) ezin saheistu dezaket farregura ateratzea orain kofradia zoriondu behar dugula entzutean.
Baina bueno( ez duzu non sartuta egon zaren ikusi nahi), kofradiak orain hartu du erabaki hau LEGE BATEK BEHARTU DUELAKO, salaketa bat izan zuelako, bere figura publikoa eta "babesa" galtzeko arriskuan ikusi duelako. Subsistentziagatik hain zuzen ere...eta ez inondik ere elkarteak berak edo (zu bezelako) elkartekideek eskatu dutelako aldatketa,e! Eta hori ondo baino hobeto dakizu, eta bestela plazer biziz azalduko dizut nik nola izan den... Berriro diot, legeak aginduta hartu du erabaki hau, zer eta 3 urte kostatuta ere, tomaya, instituzio guztien babesarekin gainera! Legea hausten duenari prorrogak emanez! Ufa!!
Amorratuta hitzegiten dut bai, eta uste dut ez zaidala inoiz ere kenduko tripetatik sentitzen dudan amorru hau...
Amorru handiena baina, kofradia justizia historikoa egin gabe geratuko dela ematen dit. Ezen eta lotsagarria iruditzen zait egoera izan dena izanda, herritarrak ez garela kapazak izan kofradiak ordezkatu dituen balore atzerakoi horiek guztiak kolpe batetik desagertarazteko. Amorru pertsonala da baina. Berarekin geratuko beharko naiz luzaroan, yyamejode.
Partaide zaren elkarteari eta ordezkatzen duen guztiari nire gorroto handiena adierazi nahi diot lerro hauetatik.