Larunbatean izango da Arrankudiaga eta Zolloko IX.mendi martxa

Irudiak

Mendi martxa / Aiaraldea
Mendi martxa / Aiaraldea

Larunbat honetan egingo dute Arrankudiaga eta Zolloko mendi martxaren bederatzigarren edizioa. Gero eta gehiago dira urterik urte martxara hurbiltzen direnak, antolatzen diren bi ibilbideei ekiteko: luzeari eta laburrari. Mendi martxa Gizarte Etxeak antolatzen du, Arrankudiaga eta Zolloko udalaren laguntzarekin.

Aurtengo ibilbidea honako hau izango da: Gizarte Etxea , Goizarri, Basakoetxe, Kamaraka azpia, Galarraga (luzea egiten dutenentzat) , Santa Luzia, Pagobakarra, Otxanduri eta Gizarte Etxea.  Ibilbide luzeak 28 kilometro izango ditu eta Galarraga gaina zeharkatuko du. Bide hau egin nahi dutenak goizeko 7etan aterako dira. Bide laburrak 20 kilometro izango ditu eta goizeko 9etan hasiko da martxa. Bi ibilbideak Gizarte Etxetik abiatuko dira eta  Santa Luzian elkartuko dira hamaiketakoa egiteko. Hamaiketakoa Gizarte Etxearen eskura izango da.

Martxa bukatu ostean eta indarrak berreskuratzeko,  bazkaria egingo da Gizarte Etxean. Menua: paella, arkumea eta etxeko postrea. Bazkaltzera geratu nahi duenak Gizarte Etxean apuntatu beharko du izena, irailaren 29a baino lehen. Antolatzaileek mendi martxan parte-hartzera gonbidapena luzatu dute.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>