Larunbatean Boulder 2012 Liga txapelketa Bañueta kiroldegian

Irudiak

Larunbatean Boulder 2012 Liga txapelketa Bañueta kiroldegian
Boulder 2012 Ligaren kartela
Boulder 2012 Ligaren kartela
Bouder ligaren aurreko edizioetako baten finala./ EMF-FVM
Bouder ligaren aurreko edizioetako baten finala./ EMF-FVM

Aurreko urtetan bezala,aurten ere Euskal Mendizale Federazioak sustatutako Boulder Liga txapelketaren proba bat egingo da Amurrion.  Goizeko hamarretatik aurrera, kanporaketak egingo dira eta arratsaldean ordea, txapelketa honetan dauden 6 kategorien  finalak.  Lehiaketa honetan 16 azpiko, eskalatzaile herrikoi eta elitezko eskalatzaile emakume edo gizonak parte hartzeko aukera daukate.

Ekitaldi honetan, lau lehiaketa daude, lehenengoa urtarilaren 28an izan zen, Estadioko blokeetan; otsailaren 10an K2an, otsailaren 26an Amurrion egingo da eta azkena, martxoaren 12an, Hegoalde gizarte etxeko boulderrean.


Aurreko ekitaldian bezala, lehiaketak larunbat goizetan izaten dira, 10:00etatik aurrera eta, parte hartzeko, aurrez eman behar da izena (9€ eta 7€ federatua baldin bazara FVM/EMF, webgunean). Izena emateko epea: proba horren aurreko ostiraleko 13:00ak arte.

Boulder Ligaren ekitaldi honetako berritasun nagusia  Araban gauzatuko dela da, tokia utziz eta laguntza emanez Bizkaia eta Gipuzkoako boulder lehiaketak egiteko ateratako beste ekimen batzuei.

Gogoan izan informazio guztia eguneratuta dagoela www.fundacionestadio.com webgunean.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>