Langile bat zauritu da Zuhatzan eta helikopteroz eraman dute erietxera
Hainbat hedabidek argitaratu bezala, Lakuako Herrizaingo Sailaren arabera, zauritua 61 urteko Laudioko bizilaguna da eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.
Ezbeharra goizeko bederatziak inguruan jazo da, Aiarako baso gune batean, Zuatza inguruetan, soilik mendibide baten bitartez irits daitekeen zonaldean.
Ertzaintzaren arabera, kamioiak nahigabe harrapatu du langilea.


Gehitu iruzkin bat