Landa Zuri etxea gaztetxe bihurtzeko ingurua garbitzen ari da Gazte Asanblada
Otsailaren 3an okupatu zuen Amurrioko Gazte Asanbladak Landa Zuri etxea. Udalaren salaketa medio, ordea, ertzaintzak desalojatu egin zuen gunea. Gazte Asanbladak salatu duenez, eraikinaren barrura sartu ziren 9 gaztek auziperatuta jarraitzen dute udalak salaketa kendu ezean. Haatik, "Epaiketarik ez! Herri bat gaztetxe bat" lemapean kontzentrazioa burutu zuten astelehenean 20 herritar inguruk.
"Udaletxeari azalpenak eskatu genizkion pasaden astean. Erantzun antzuak jaso ondoren, hasitako bidearekin jarraitzea erabaki dugu", adierazi dute. Horren adierazle da aste osoan zehar eraikinaren kanpaldea txukundu eta atontzeko burutu den auzolana, "lan handia dago eta denon laguntza ongietorria izango da, denon lana beharrezkoa da".
Bost identifikatu
"Astelehenean garbitzen hasi ginenean Ertzainza agertu ea bost pertsona identifikatu zituen beste 20 gazterekin batera Gaztetxearen kanpoaldea txukuntzen ari ziren bitartean. Herenegun, udaltzainak etorri ziren argazkiak ateratzera; eta atzo ertzainak", salatu dute. Hala ere, lanean jarraitzeko asmoa berretsi dute: "Ez dugu etsiko, Amurrioko gaztetxea ari da martxa hartzen, gleditu gabeko aurrerapausoak ematen". Hori dela eta, datozenegunetan inguruko bizilagunei guztia azaltzeko eskutitz bat bidaliko dietela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Gaur munizipalak etorri zaizkigu Landazuritik ateratzeko esanaz, bestela "autoritateari desobedientzia" leporatuko zigutela esanaz.
Horregatik, bihar, hilak 17, hileta-manifestazioa egingo dugu plazatik hasita, 20:15etan. Gogoratu hileta dela, eta lutoz etorri!
info gehiago: www.amurriokogazteasanblada.com helbidean
Amurrioko Munizipayoak Landazuri gaztetxean agertu eta bertan kanpoaldea garbitzen zeuden agzteak alde egin behar zutela esan dute.
Alde egiten ez bazuten "Autoritateari desobendientzia" egiteaz salatuko zituztela "informatuz".
Udaletxeak Landa Zuriko atea tapiatu du. Dirudienez, Josune ta konpainia interes handia dute etxea gaztetxe bihur ez dadin. Arazo larria dute, gazteon ametsak tapiatzeko adina adreilu ez bait dituzte pilatuko. Segi lanean, guztiok batera lortuko dugu Amurrion GAZTETXEA!
Egurre!!! Lortuko duzue AGA, zuen ametsa guztion ametsa da!!!! Amurrioko Gaztetxea aurrera!!!!
aupa zuek! agureentzako guneak badaude, zergatik ez gazteentzako?




Landazuri etxearen hileta ospatu genuen ostiralean, bertara 90 gazte hurbildu ziren, beltzez jantzita eta kandelak eskutan.
Momentuz hau duzue berria: http://www.amurriokogazteasanblada.com/index.php?option=com_content&view...
Argazki batzuk flickren ikus daitezke, baina gehiago igoz joango gara flickr eta webgunera
Flikcr: http://www.flickr.com/photos/75857001@N07/