Koikili eta Maider Unda museoan hizlari

Irudiak

Bi kirolariek euskarak kirolean duen presentziaz jardungo dute / irudia: Aiarako Euskara Zerbitzua
Bi kirolariek euskarak kirolean duen presentziaz jardungo dute / irudia: Aiarako Euskara Zerbitzua

Ostegun honetan, hilak 22, Euskaraz ezta? saileko lehenengo hitzaldia egingo da Artziniega Museoan. Oraingoan, euskarak kirol munduan duen presentziaz eta garrantziaz jardungo dute puntako kirolari bik: Koikili Lertxundik eta Maider Undak. Koikili Athletic Clubeko lehen taldeko futbolaria da, eta Maider borrokalari profesionala da (10 aldiz izan da Espainiako txapeldun eta Joko Olinpikoetan hartu du parte). Hitzaldian, Aiarako Kuadrillako Euskara Zerbitzutik adierazi digutenez, "beren lanbide eta bizimoduan ere euskaraz aritzea posible dela erakutsiko digute, entzuleen galderei erantzungo diete eta, bukatzeko, autografo eta argazkien txanda izango da".

Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da eta, esan bezala, kuadrillako Euskara Zerbitzuak antolatu du eta, era berean, Artziniegako Gabonetako jardueren egitarauaren barruan dago. Honetaz gainera, hainbat eta hainbat izango dira urtarrilaren 5era bitartean gurean egingo diren ekitaldi eta jarduerak. Erantsita dagoen dokumentuan horien berri jaso dezakezue.

Iruzkinak

aupa Koikili! eta jakina, eutsi gogor Maider! onenak elkarrekin!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>