Kofradiaren jarduerak dinamizatzeko zenbait talde osatu dituzte

Irudiak

Kofradeek abuzturo jaietan egiten duten bazkaria
Kofradeek abuzturo jaietan egiten duten bazkaria

Laudioko jaietako Kofradiaren Eguneko bazkarian emakumeak onartu eta gero, urtean zeharreko jarduerak hobetu asmoz, hiru talde osatu ditu San Roke Kofradiak. Egiturako aldaketaren berri, kofradiak argitaratzen duen aldizkarian eman dute. Azaldu dutenaren arabera, aurreneko lan-taldeak estatutuak eta barne arauak egoera berrira egokitzea izango du xede. Bigarrenak, besteak beste, kofradeen ondarea, onura kulturala, segurtasuna eta lokalen erabilera aztertuko ditu. Hirugarrenak, aldiz, kofradia kulturaren ondare izateko aitorpenaren alde egingo du lan.

Aurten jarri nahi dituzte martxan hiru lan-talde hauek. Dena dela, aurreratu dute, herrian kofradiaren irudia hobetu eta dinamizatzea helburu izango duen lan-talde bat sortzea gustatuko itzaiekeela. Hargatik, adierazi dute, garrantzitsua litzatekeela balio kulturala duten Laudioko margolan eta argazkien artxibategia osatzeko herriko edo herriari buruzko lanak biltzeko egitasmoa.

Iruzkinak

Askotan nire burua sentimental bat bezala ikusten dut. Asko atsegin ditut iraganeko kontuak, eta iragan horrek gaurkotasunean duen eragina. Kulturen jatorria, bizimodu desberdinen nondik norakoak... tribuak berauek horien artean... hizkuntzak, arkitektura, ohiturak... baina horietako bat ere ez dut lege, bakarrik justifikatzen baitute euren izatea. Eta lege ez ditudan bezala, legerik ez dut ohituren aldekoa naizela arrazoitzeko. Esan bezala, horietako batzuek euren existentzia bera arrazoitzen dute, eta beste batzuk izaterik ez dute.

Gaizki oroitzen ez badut, Sarri zen herriak gugan direla esaten zuena, eta badira, gu garen heinean, herria baikara. Ezin gauza bera esan kofradiaren inguruan, ezin ondare kulturala bilakatu, kulturak askea behar duelako izan, eta historikoki ez da horrela gertatu. Gugan ez da, guk ez dugu egiten, gutxi batzuk ez badira eginkizun hori dutenak. Kultura? Tradizioa? zer dira guztionak ez badira, guztionganako errespetua erakusten ez badute? zer dira herriaren isla ez badira?

Bizimodu bat ere ez da, inor ez baita horrela bizi. Nik irudi tontoenaren pribilegiatutzat ikusi ditut beti, nik nahi ez ditudan pribilegioak eta inorentzat nahi ez ditudanak, eskubideak bezala, pribilegioak aipatu ezinezkoak baitira, bien aipamenak, euren kontrako ekintza ere eskatzen duelako, eta horrela dugulako gure gizartean.

Ez naiz eztabaida horretan sartuko, betiko kontuan arituko ginatekeelako, baina barregura etortzen zait ondare kulturalari buruzko kontuarekin etortzen direnean. Nik ere nire lagunen txokoa hor sartu nahiko nuke. Ez dira inongo kulturaren irudi, eurena bakarrik ez badira behintzat. Eta historiak ez du soilik arrazoia ematen, baizik eta kendu ere. Historikoki existituagatik ez dira inongo ondare, nahiz eta zezenketetan ibiltzen diren horiek ere eurena tradizio kulturala dela arrazoitu.

Historia bakarrik justifikatzen da, eta herriak justizia egiten du guzti horrekin. Kofradiarekin, inork ezin ezer justifikatu, kofradiak ezin ezer justifikatu.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>