Kiroldegiaren inguruko batzar irekia Aiaran

Irudiak

Batzarra udaletxeko aretoan izango da / Aiaraldea
Batzarra udaletxeko aretoan izango da / Aiaraldea
Kiroldegiaren obrak gaur egun / Aiaraldea
Kiroldegiaren obrak gaur egun / Aiaraldea

Aiarako udalak hilaren 9an agin zen Ez Ohiko Udalbatzarrean kiroldegiaren obrak ez jarraitzea adostu zuen, PP, Aiara Batuz eta Bilduren bozkak medio. Alderdi hauek ados jarri izana azterketa sakon eta arduratsu baten ondorioa izan zen, Josu Artetxe Aiarako alkateak adierazi bezala.

Honen harira, bihar arratsaldeko 19:00etan, Aiarako Udaletxeko Aretoan, herritarrentzako irekia izango den asanblada informatiboa antolatu da. Bertan Udal Korporazioak Aiarako Erabilera Anitzeko Kiroldegiari buruz hartutako erabakiaren gaineko beharrezko informazioa emango da. Talde politiko bakoitzaren iritziak aurkeztuko dira beren ordezkarien bidez, eta ondoren, eztabaidarako tartea irekiko da. Udaletxeko idazkaria ez da bertan izango bileraren izaeragatik eta izango duen ordutegiagatik.

Dena den, hainbat komunikabidetara bidalitako prentsa oharraren arabera, EAJ-k ez du bilera honetan parte hartuko "beraien iritzia eta esan beharrekoak komunikabideetan nahikoa azaldu direlako, udaleko alderdi ezberdinen arteko erlazioagatik eta udaletxeko idazkaria  bertan ez delako egongo", besteak beste.


Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>