Kimberly-Clarken paper fabrika erosi du euskal enpresarien talde batek

Irudiak

Enpresaren logotipoa / Aiaraldea
Enpresaren logotipoa / Aiaraldea
Aernnova eta Inbisa enpresetako zuzendariek Artziniegako Kimberly-Clarken lantegia erosi dute. Barrataguren inguruan kokatuta dago fabrika, eta EFE agentziak jakinarazi duenez euskal enpresesari talde batek erosi du. Prentsa oharrean diotenez, Eusko Jaurlaritzaren SPRI industria elkartearen laguntzaz egin dute salmenta. Era berean, langileek lanean jarraituko dutela ziurtatu dute. Izan ere, 20 milioi euroko inbertsioa egin dute enpresariek datozen hiru urteetarako. Berri agentziaren arabera, langileen jarraikortasuna bermatzearen aldeko apustua egingo dute, eta administrari eta finantza sailerako kideak kontratatuko dituztela iragarri. 

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>