"Kaleak okupatuz herriaz gozatu" lemapean batukada tailerra egingo du gaur Gazte Asanbladak

Irudiak

"Kaleak okupatuz herriaz gozatu" lemapean batukada tailerra egingo du gaur Gazte Asanbladak

Bideo erlazionatuak

Amurrioko gazte asanbladak batukada tailerra antolatu du. "Kaleak okupatuz herriaz gozatu" izango du ekimenak lema eta helburu. Hala, Amurrioko gazte orori aisialdian elkarlanean disfrutatzeko alternatiba eskainiko diote herritarrek. Antolatzaileek adierazi dutenez, tailerraren ondoren kalejira batekin herriko kaleak gazte hotsez beteko dituzte. Hitzordua 18:30ean izango da herriko plazan.

Iruzkinak

Aupa aupa!! ezin obeto atera zen batukada! batzuk instrumentu gabe ere geratu ziren... baina han puntual geundenok eta instrumentua eskuratu genuenok itzel pasa genuen!
Itzela izan zen, bai Oskarrek emandako klasea, bai gure artean sortu zen musika eta dantza giroa eta baita herrian izan zuen erantzuna, jende piloa hurbildu baizitzagun ikustera!
Hurrengoan gehiago!!!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>