Jose Angel Biguriren askatasuna eskatzeko herri plataforma aurkeztu dute

Irudiak

prentsaurrea
prentsaurrea
Jose Angel Biguriren askatasuna eskatzeko herri plataforma aurkeztu dute
Jose Angel Biguriren askatasuna eskatzeko herri plataforma aurkeztu dute

Erantsiak

Gaixo larriak/Biguri askatu! Herri Plataforma aurkeztu dute Arespalditzan aiaraldeko hainbat eragilek egindako prentsaurrekoan.

Jose Angel Biguri, 22 urtez preso dagoen Menagaraiko bizilagunaren osasun egoeraz kezkatuta, berehalako askatzea eskatu dute, baita gaixorik dauden gainontzeko euskal presoentzako ere. Izan ere, ebakuntza egin berri diote Jose Angeli eta espetxeratuta jarraitu ezkero bere egoerak izan dezakeen garapenagatik kezkatuta azaldu dira.

Aiarako bizilaguna 1.989ko irailetik preso dagoela gogoratu dute eta beti estatu espainiarreko kartzeletan dispertsaturik izan dela azpimarratu dute, bere etxetik 600 km. baino gehiagora; bi urte dira kondena bete zuela, egun kalean egon beharko luke, baina 197/2006 doktrina aplikatzearen ondorioz, kartzelan segitzen du.

Gauzak horrela, "Kartzela-politikak errepresio eta erabilera politiko tresna izateari utzi egin behar diola eta konponbide demokratikorako tresna bihurtu behar dela" adierazi dute, eta honekin batera "dispertsioa deuseztatzea, preso gaixoak askatzea eta biziarteko kartzela-zigorra dakarren 197/2006 doktrina aplikatzeari uztea, bakardade, isolatze egoerak eta erasoen ezereztea" exijitu dute.

Mobilizazio ugari iragarri dituzte, besteak beste, ostiralero Amurrioko plazan biltzea; abenduaren 16ean Amurrioko Kultur Etxean preso gaixoen inguruko hitzaldia antolatu dute, ondoren manifestazioa izango delarik preso gaixo guztien askatasuna eskatzeko; abenduaren 31rako Martuteneko espetxera martxa. Azkenik, urtarrilaren 7an Bilbon izango den manifestaziora joateko deia ere luzatu dute plataformako kideek.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>