Jendaurrean aurkeztu da Aiara Batuz
Iratxe Parro izan zen aurkezpenaren arduraduna, bera izango baita hautes-zerrendaren burua. Herri-plataforma berri hau herrien beharrekin arduratuta zeuden lagunen artean sortu zela adierazi zuen Iratxek, eta beste alderdi politikoekin inolako erlaziorik ez dutela hainbat bider nabarmendu zuen.
Esandakoaren arabera, lehen aipatutako arazoak (bideak, argiztapenak, saneamenduak, bidexkak, etab.) konpondu eta gaur egun Aiarako Udalak administrazio-batzarrekin duen koordinazio falta konpondu nahian herrien ahotsa bilakatu nahi dute, administrazio-batzarrei dagokien garrantzia emanez. Arabako Biltzar Nagusietara ez dira aurkeztu behar.
Iratxek aditzera eman zuenez, taldea elkar ezagutzen zuen jendearen artean sortu bada ere, edozeinek bere ekarpenak egin ditzake eta ateak zabalik dituzte. Deialdira 40 pertsona inguru hurbildu ziren.
Maiatzeko udal hauteskundeetarako honako hautagai zerrenda proposatu dute: Iratxe Parro (Lanteno), Iraida Sáenz de la Fuente (Menoio), Javi Solatxi (Luiaondo), Leire Sainz de la Maza (Lanteno), Miren Viteri (Menoio), Ruben Martin (Arespalditza), Joseba Miras (Luiaondo), Hector Borge (Luiaondo), Enrike Arberas (Agiñaga), Mª José Olabarría (Luiaondo) eta Maite Martínez (Agiñaga). Iratxe Parro da zerrendarako lehena, baina beste hautagaien ordena zehazteke dago.
Gaur, martxoak 20, bigarren aurkezpen-ekitaldi bat antolatu dute Arespalditzan 12:30ean, udaletxean bertan. Web orrialde bat ere zabalduko dute: www.aiarabatuz.com.




Gehitu iruzkin bat