Jai batzordeak logotipo bat bilatzeko lehiaketa abiatu du

Irudiak

Agiñaga / Aiarako Udala
Agiñaga / Aiarako Udala

Agiñagako jai batzordeak logotipo bat egiteko lehiaketa antolatu du kartel, kamiseta eta herriko oroigarrietan inprimatzeko. Irudiak toki horren kultura, dibertsitate naturala eta duen ondare aberatsa irudikatu beharko du.

Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonak profesionalak zein afizionatuak izan daitezke eta proposamena maiatzaren 31 baino lehen bidali beharko da comisiondefiestas@aginaga.com helbidera. Irudiak 30 zentimetroko zabalera eta altuera izan beharko du eta gehienez 200 pixel izango ditu.

Gai nagusia Agiñaga izango da eta bere izena derrigorrez agertu beharko da. Irabazlearen izena ekainaren 2an jakingo da eta 100 euroko saria jasoko du.

Oraingoz, logotipoa kamiseta, herriko jaietako karteletan eta zeramikazko pitxerretan jarriko da, baina etorkizun batean herriko sinbolo moduan erabiltzea espero dute. Izan ere, turismoa erakartzeko, webgune bat egingo dute eta udalbatzako gela bat atonduko dute hitzaldiak emateko.  

Iruzkinak

badakigu sariduna atera den eta zein den?

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>