Inmigrazioari buruzko hitzaldiak egongo dira Amurrion

Irudiak

Ume Saharauiak / Iñaki Ibarrola Atxa (CC-by-sa)
Ume Saharauiak / Iñaki Ibarrola Atxa (CC-by-sa)
Amurrioko Katekesi ekitaldi aretoan izango dira jardunaldiak./ J.A.S.
Amurrioko Katekesi ekitaldi aretoan izango dira jardunaldiak./ J.A.S.

Gizartean migrazioarekiko  hausnarketa eta eztabaida sustatzea dute helburu eta hurrengo astean zehar egingo dira, Amurrioko Laguntza eta Errepublika Arabiar Saharaui Demokratikoaren Lagunak (RASD) elkarteak antolaturik.

Hegoaldea deritzogun lurraldetan gertatzen diren arazoen berri eman eta sustatzen diren konponbideez hitz egingo da, txirotasunean eta garapenean dauden zenbait herrialderen egoerak azalduz.

Etorkin hauetako asko Amurrion eta Aiaraldeko herrietan bizi dira gaur egun, eta haien txirotasun errealitateaz, lan egoerez, etorkizun hobea lortzeko jarduten duten borrokaz hitz egingo da beste hainbat kontuekin batera.

Gainera gaur egungo krisi ekonomikoak beraiengan dituen eraginak ere aztertuko dira. Jardunaldi hauek " Hegoaldea han eta hemen " izendatu dira eta urriaren lautik hamarrera, katekesiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera egingo dira.

Jira Hasan Afmedek, Emakume Saharauien Batasuna elkartekoa jardunaldiei hasiera emango die, eta bere herrialdeko emakume kolektiboaz jardungo du. Hurrengo egunean, Iñaki Uribarri ekonomistak, herritarren oinarrizko errentaz hitz egingo du eta urriaren 6an Gasteizko alkate ohi José Ángel Cuerdaren hitzaldiaren txanda izango da.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>