Iñaki Moscoso: "Laudion lotan zegoen irudimena esnatzen ari da"

Irudiak

Iñaki Moscoso: "Laudion lotan zegoen irudimena esnatzen ari da"
Iñaki Moscoso: "Laudion lotan zegoen irudimena esnatzen ari da"

MadeInLaudio Laudioko herriko jaietarako pentsatutako ekimena da, jada herrian mitikoa den Pirulo Txou musika ikuskizunaren egileek bultzatutako proiektu berria. Jaietan herritarren parte-hartzea areagotu dadin pentsatua, 12 kolektibo eta 60 pertsonen ikus entzunezko lanak bilduko ditu hurrengo abuztuaren 25an, Berakatz Egunean. Iñaki Moscosok, MadeInLaudioren antolatzaileetako batek, ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

Noiz, nola eta nolatan jarri zenuten abian ekimen hau?
Pirulo Txou bi urtero egiten dugu. Pena bat zen berakatz egun polit
eta herrikoieko gau magiko hori galtzea. Gainera azken urtean bideo eta
antzerki kolaborazio ugari eta interesgarri asko izan ditugu. Bere gunea
merezi zuten.
Gainera interesgarria zen laudioar urduri guztiak elkartzea.

60 pertsona eta 12 kolektibo inguru. Nolako lanak jaso
dituzue? Berakatz egunean ikusi ahal izango dugun
ikuskizunaren aurrerapenik eskaintzerik bai?

Umorea eta Laudio dira ardatz nagusiak. Denetarik egongo da. Ondo
jarraitzeko begi-belarri-burua (3b) ondo zabaldu egin behar dira.
Hasta aqui podemos leer...

Madeinlaudio Laudiotarrek egina egonda ere, jaso al
duzue herritik kanpoko lanik?

Bai. Baldintzak ziren, Laudioarrek eginak edota Laudiori buruz izatea.
Azkenean bideo kanpotar bakarra egongo da, baina nahiko urrunetik
datorrena. Eta laudioar batzuk kanpora joan dira beraien bideoak
grabatzera.

Orokorrean, nolakoa iruditu zaizue herritarrek zuen
deialdiari emandakao erantzuna?

Lehenengo urtea izateko pentsatzen genuena baino hobea.
Laudion lotan zegoen irudimena esnatzen ari da. Al loro...

Hirurogei lan baino gehiago izanda, nola moldatuko
zarete bideo, antzerki eta gainontzeko guztiak aurkezteko?

Hainbeste biodibertsitate egonez erraza izango da. Hori espero dugu.
Irrati bezalako aurkezpena egingo dugu. Protagonistak lanak izan behar
dira.

Hurrengo abuztuaren 25an MadeInLaudioko lehenego
edizoari bukaera emango zaio. Bigarren ediziorik antolatzeko
asmorik al daukazue? Jarraipenik izango al du proiektu honek
datozen urtetako jaietan?

Poliki-poliki...
Lehenengo edizio hau burutu eta gero bilduko gara guztiak (partaide eta
antolatzaileak) eta erabakiko dugu zer eta nola egingo dugun hurrengo
urteetan.


Informazio gehiago: madeinlaudio.blogspot.com

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>