Ikazkinari ongi etorri beroa Aiaraldean
Asteburu honetan ikazkina izan dugu Aiaraldeko zenbait herritan eta bere etorrera ospatzeko ekitaldi ugari izan ditugu. Ostiralean Laudioko Ugarte auzunean arratsalde osoan haurrentzako eta nagusientzako ekitaldiak izan ziren. Txoborro magoaren ikuskizunak ume eta nagusi asko batu zituen Ugarteko elizetxeko lokaletan eta horren ostean ikazkina etorri zen Ugarteko plazara eta betiko moduan umeen gutunak jaso eta euskarazko ipuinak banatu zituen. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, ikazkinaren zain egondako umeak euritan egon baitziren arratsalde osoan. Ugartera bertaratu zirenek haurrentzako tailerrak, gaztainak edota txokolate beroa izan zuten giro hotzari aurre egiteko.
Arakaldon ere, asteburu honetan ikazkinari harrera beroa egin diote, horretarako Arakaldoko lagunek Herriaren Pilota Elkartearekin elkarlanean pilota partidak antolatu zituzten.
5 urtetik 11 urtera bitarteko pilotariekin zenbait pilota partida ikusteko aukera izan dugu. Arakaldoko plazara hurbildu zirenek pilota partiden ostean mokadutxo beroa hartzeko aukera izan zuten. Urteroko hitzorduari huts egin barik, ikazkina Arakaldora etorri zen eta umeak pozarren hurbildu ziren gutuna emateko eta ekarritako oparitxoa jasotzeko.
Argazki galeria ikusteko klikatu hemen
http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157625500192367/show/




Gehitu iruzkin bat