Igandean San Anton enkantea Okondon

Irudiak

San Bartolome Baseliza. / Aiaraldea
San Bartolome Baseliza. / Aiaraldea


Igandean, hilak 22 Okondoko San Bartolome baselizaren atarian hasi eta Markesaren etxeko ateraino San Anton enkantea ospatuko da. Herriko jendeak parrokiara hainbat edari, janari, ahate, oilo eta abarrak eramaten ditu gero, igandean, meza ostean, eguerdiko 13:00ak inguru horretan, San Bartolome baselizan enkantea egiteko. Bertan jasotzen den dirua parrokiak jasoko du eta horretaz Andoni Armentia abadea arduratuko da. Mikrofonoa eskutan eta enkantea girotzen Sara Otaola egongo da, urtero hartzen du martxa jartzeko ardura eta aurten ere horrela izango da. Ohitura izaten da, Okondo gazte bat edo bik txerri hanka bat hartu eta jendea enkantean dagoen bitartean azken eskaintza egiteko denbora markatzea. San Bartolome baselizan hasi eta Markesaren etxeko ateraino iritsi arte, txerri hanka eskuan dutela eta atera iristen direnean, orduan bukatzen eskaintza egiteko denbora. Okondoko etxeko andreek egindako tartak ere izango dira, oso mokadu preziatua dira  hauek, izan ere askotan 200 euro inguru ordaintzera ere iritsi baitira. Baserriko produktuak, eta betiko ahate eta abarrekin batera ospatuko dute igandean San Anton enkantea Okondon.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>