Igandean Lendoñobeitiko 7. mendi ibilaldia egingo da

Irudiak

Ibilaldiarren kartela.
Ibilaldiarren kartela.
Ibilaldiari buruzko informazioa.
Ibilaldiari buruzko informazioa.
Lendobeitiko dorrea./ aiaraldea.com
Lendobeitiko dorrea./ aiaraldea.com
Ibilaldiak zeharkatuko dituen inguruak./aiaraldea.com
Ibilaldiak zeharkatuko dituen inguruak./aiaraldea.com

Igande honetan Lendoñobeitiko 7. mendi ibilaldia egingo da Larruazabaleko inguruan. Bertako historia xumea, toponimia eta ohiturak plazaratzea eta, bide batez, Lendoñobeitiko eta Larruazabal Herri-batzarreko ondarearen berri ematea helburua duen ibilaldia 8etan dorretxetik irtengo da. Aurtengo edizioko ibilaldiak 18 km ditu eta parte hartzeko, egun berean ordu erdi bat lehenagotik izena eman beharko dute animatzen direnek.

Ibilaldia Lendoñobeiti, Uria, Ollargan gaina, Landetako gaina, Lendoñogoiti, Garondo, Belandia, Mendeika eta Lendoñobeiti izango da eta bizkaiko eskualde esanguratsu honetako hainbat bidezidor ikusgarrietatik pasako da.

Antolatzaileen esanetan, “beti bezala ez da oso ibilaldi zorrotza, ez altueran eta ez distantzian; ez da sasoi betean egon behar. Egiteko eskatzen den gauza bakarra honako hau da: gure bazterrak ezagutzeko gogoa izatea eta egin bitartean, gozatzea.”

Bertakoek deialdia plazaratzeko orduan hurrengoa adierazi zuten: “Hemengoa bazara, edo Larruazabalgo edozein herriarekin loturaren bat baldin baduzu, ibilaldia egiteaz gain bizi edo entzun duzun hainbat istorio gogoratuko dituzu. Herrikoa ez bazara ongi etorria eta eskerrak ematen dizkizugu gurera etortzeagatik. Ibilaldiarekin gozatuko zarelakoan gaude; eta zure egonaldia bukatu ondoren, neurri txiki batean hemengoa sentituko zara agian."

Horra hor, uztailaren 17an eskualdean egiteko plan interesgarria, non berriro ere mendia eta kultura lotuta agertzen dira.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>