Herritar eta zaleek Iñaki Isasi txirrindularia omenduko dute

Irudiak

Iñaki Isasi Taldeak antolatu du omenaldia
Iñaki Isasi Taldeak antolatu du omenaldia
Iturria/ Euskadi Fundazioa
Iturria/ Euskadi Fundazioa
Iturria/ aiaraldea.com
Iturria/ aiaraldea.com

Hamabost egun eskas pasatu dira txirrindulari aiararrak profesional izateari utzi eta Euskadi Fundazioko kirol zuzendari berria izateko erabakia hartu zuela jakin izan genuenetik (orduko hartan erabaki honen berri gehiago jakiteko asmoz elkarrizketa egin genion Iñaki Isasiri atari honetan bertan). Orain, bere herrikide eta zaleen eskutik omenaldia jasoko du hamaika urte hauetan txirrindula gainean egindako lana eta ahalegina goraipatzeko asmoz (5 Frantziako Tour, 6 Espainiako Bira eta Italiako Giro batean parte hartu du urte hauetan).

Omenaldia Arespalditzan bertan egingo zaio urriaren 30ean, "egindako lan eskergagatik eta auzokide eta gazteentzako eredu bilakatu delako eskualdean". Herriko inguruak zeharkatuko dituen bizikleta martxa laburra izango da eguneko lehenengo ekitaldia. Kaleetan ez ezik, Udaletxean ere harrera ofiziala egingo zaio kirolari aiararrari; aurreskua dantzatu, "Iñaki Isasi" izena duen erakusketa ireki, eta omenduaren hitzak entzuteaz gainera, bertaratutako txirrindulariekin solasteko aukera izango dute bertaratutakoek.

Harrera ofiziala amaitutakoan, gaztetxoenei zuzendutako txokolatada egingo da plazan, eta jarraian haurrentzako moto lasterketa.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>