"Herri Urrats"ekin bat eginez Senperera joateko deia luzatu dute hainbat eragilek
Igandean izango da aurtengo ikastolen aldeko jaia Ipar Euskal Herrian. Lema "Laku bat mundura!" izatea erabaki dute. Milaka euskal herritar bilduko dira Seaskaren eta ikastolen mugimenduari atxikimendua adieraztera. Egun osoan zehar batutako diruarekin, ikastolak sortu, konpondu eta baldintzak hobetzea izango dute xede. Laudio Ikastolak autobusa antolatu du 14 eurotan.
Amurrioko Udalak jakinarazi duenez, iaz autobusa atera ez zela eta aurten ez du autobus zerbitzua eskainiko. Dena dela, Herri Urratsera joateko deia luzatu dute. "Laudio Ikastolako autobusa betetzeko plaza dezente soberan daudenez, Amurioko Euskara Zerbitzura jo dute deialdia zabaldu asmoz", azaldu dute. Joan nahi duenak bihar goiza baino lehen eman beharko du izena Amurrioko kultur etxean.
Autobusa goizeko 07:45ean aterako da Amurrioko Antzokiko parkinetik eta 08:00etan jasoko ditu Laudioko autobus geltokian festarekin bat egingo duten aiaraldearrak. Itzulera 19:00etan izango da, Senperetik. Egitaraua www.herriurrats.com webgunean dago.
Aiaraldea gehiago
2012.5.11
2012.5.7


Gehitu iruzkin bat