Hasiera mailako patinaje ikastaroa Luiaondoko pista estalian

Irudiak

Iturria/ aldaiko.blogspot.com/
Iturria/ aldaiko.blogspot.com/
Argitaratutako karteleko irudia
Argitaratutako karteleko irudia
Argitaratutako karteleko argazkia
Argitaratutako karteleko argazkia

Aiarako Udalak hasiera mailako patinaje ikastaroa eskainiko du Luiaondoko pista estalian azaroaren 19tik otsailaren 11a bitarteko larunbatetan. Aiara udalerrian erroldatutako 5 urtetik aurrerako guztiei zuzendutako ikastaroa izango da eta 16 euroko matrikula ordaindu beharko dute partaideek. Bi ordutegi eskainiko dira larunbatero: 11:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:00etara. Talde bakoitzean gutxienez 5 eta gehienez 15 lagun bilduko dira.

Ikastaroan parte hartzeko eraman beharreko material zerrenda luzea bada ere: patinak, belaunetakoak, ukondoetakoak, eskumuturrekoak eta kaskoa, materialen bat faltan edo sorta osoa ez dutenek ikastaroan berton maileguan eskuratzeko aukera izango dute doan. Horretarako, izena ematean adierazi beharko ditu partaide bakoitzak dituen beharrak.

Izena emateko orriak www.aiarakoudala.com web gunean izango dira eskuragarri eta info@aiarakoudala.com posta elektroniko helbidean jasoko dituzte. Luiaondoko udal bulegoan, astelehenetan 08:00etatik 12:00etara eta asteazkenetan 12:00etatik 15:00etara, zein Aiarako Udaletxean ere jasoko dituzte matrikula eskabideak. Izena emateko epea azaroan 4an amaituko da. Ikastaroari buruzko kontsultak 945 39 90 13 telefonoan erantzungo dituzte.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>