Gizarte Etxeko musika eskolak Euskal Herriko Kantu txapelketan hartuko du parte

Irudiak

Arrankudiaga eta Zolloko Marae taldea kantu txapelketan.
Arrankudiaga eta Zolloko Marae taldea kantu txapelketan.

Bideo erlazionatuak

Zollo eta Arrankudiagako hainbat haur eta gaztek aurtengo Euskal kantu txapelketan hartuko dute parte. Lehenengo kanporaketa, Apirilaren 24ean izango da, Ugaon (Bizkaian). Euskal kantuzaleen elkarteak edizio berezia prestatu du 25. urtemuga ospatzeko. Bertan, bai nagusiak eta baita haurrak ere data beretsuetan leihatuko dira. Kanporaketetan bi kategoriak entzuteko aukera izango den arren, kantuzaleek bi final desberdin izango dituzte gozatzeko, Barakaldo eta Gernikan. Halan da be, final horietara heltzeko bi kanporaketa gainditu beharko dituzte. Epaimahiak erabakitzen dituen lau talde, bakarlari edo bikotek baino ez dute jasoko Euskal Herriko finalerako txartela. Orotara, Arrankudiaga eta Zolloko haur, gazte eta helduen hiru taldek abestuko dute. Talde bakoitzak, bi kanta prestatu ditu kanporaketetarako. Finalean ordea, kanta bakarra defendatu beharko dute.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>