Giro ona nagusi eskupilota txapelketa herrikoiaren sailkapen partiduetan

Irudiak

Zumaran-Izaga etaTelleria-Pibor partidua hasi aurretik
Zumaran-Izaga etaTelleria-Pibor partidua hasi aurretik
Jose Luis Telleria tertangarrak bereak eta bi izan zituen gazteen kontra jokatuta
Jose Luis Telleria tertangarrak bereak eta bi izan zituen gazteen kontra jokatuta
umore ona da nagusi ikusleen artean
umore ona da nagusi ikusleen artean

Asteburu honetan zehar bada kirol ekintzarik Tertangan parapenteez gain; izan ere, Urduña-Arrastaria eskuz binakako Txapelketa Herrikoiaren lehenengo partiduak jokatzen ari dira gaur arrastariar herriko pilotalekuan. Goizean hasi eta arratsaldean zehar bikoteek lehia izango dute, biharko finalaurrekoetarako pasea eskuratzeko asmoz. Guztira, txapelketan parte hartzen duten hamar bikoteek jokatuko dute egunean zehar.

Goizeko 10:30etan eman zaio hasiera txapelketari, partidu inauguralean izen handiko pilotariak neurtzen ziren, alde batetik Arabako Herriarteko txapeldun  berri den Guerrero eta Xabi Bera amurrioarrak, eta aurrez aurre Fernandez eta Bilbo bikote gogorra izan dira. Fernandez eta bilbo 22 eta 7 nagusitu zaizkie amurrioarrei sailkapen partiduan. Goizean zehar ere Alain-Gotxi eta Txapel-Moli bikoteek egin dute aurrera; gainontzeko norgehiagokak  jokoan izango dira arratsaldean zehar.

Bihar finalaurrekoak jokatuko dira arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta datorren larunbatean, uztailak 3, hirugarren eta laugarren geratzeko partida eta final nagusia lehiatuko dira arratsaldeko  bostetatik aurrera.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>