Gaztetxeen aldeko Euskal Herriko bizikleta martxak Aiaraldea zeharkatuko du

Irudiak

Martxa iragartzen duen kartela / Aiaraldea
Martxa iragartzen duen kartela / Aiaraldea

Bideo erlazionatuak

"Euskal Herriari bira gaztetxez gaztetxe" lemapean Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen koordinadorak bizikleta martxa antolatu du abuztuaren 6tik 19a bitarte. Hamahiru egunetan zehar, Euskal Herri osoko gaztetxe desberdinetan geldialdiak egingo ditu. Aiaraldetik abuztuaren 7an igaroko da. Izan ere, Bilboko Kukutza gaztetxetik Laudioko gaztetxerainoko bidea egingo dute martxistek. Bertan lo egin ondoren Gasteizerantza abiatuko dira.  Era honetan nahi dute gazte asanbladen lana jendarteratu eta gaztetxe desberdinak ezagutaraztea.

Iruzkinak

ekimen polita, bai horixe!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>