Albisteak: gaztetxea

Txabi Alvarado Bañares
Amurrio 2012.04.11
Bost urte igaro dira Amurrioko Gazte Asanblada sortu zenetik. Hori ospatzeko jaialdi bat egongo da datorren larunbatean, apirilaren 14ean. Goizeko hamaika eta erdietako txupinazoarekin emango zaio hasiera egitarauari, Plazan. Gitarjiru kantautoreak, umeentzako jolasak eta herri kirolak egongo dira gero. Ondoren, Primi txapelketa egingo da frontoian, eta trikipoteoaren ostean emango zaio hasiera...
Andima Landaluze Okerantza
Urduña 2012.04.05
Astebete inguru besterik ez da pasa Urduñako Gazte Asanbladako kideek San Migel kaleko 25. zenbakian kokatuta dagoen eraikina okupatu zutenetik; egun hauetan ordea,  lan asko egin izan dute dena garbitu eta eraikina konpontzeko. Urte luzez hutsik egon eta gero, eraikina egoera txarrean dago eta besteak beste teilatuan hainbat habe konpondu beharra dago; luze joko die Gazte Asanbladako kideei...
Haizea Ginea Aginako
Urduña 2012.03.25
Urduñako Gazte Asanbladak (UGA) atzo ospatutako Gazte Egunean argi adierazi zuen lan egiten eta herria sorgintzen jarraituko zuela. Duela 5 urtetik hona UGAk lokal autogestionatu bat aldarrikatu du. Gaur, abandonatutako etxe batean sartu, eta berau gaztetxe bilakatzeko lanetan hasi dira Urduñako gazteak. Lokala okupatu dutenean emakume bat zuzendu zaie gazteei, eraikina berea zela esanez....
Izar Mendiguren Cosgaya
Amurrio 2012.02.16
Otsailaren 3an okupatu zuen Amurrioko Gazte Asanbladak Landa Zuri etxea. Udalaren salaketa medio, ordea, ertzaintzak desalojatu egin zuen gunea. Gazte Asanbladak salatu duenez, eraikinaren barrura sartu ziren 9 gaztek auziperatuta jarraitzen dute udalak salaketa kendu ezean. Haatik, "Epaiketarik ez! Herri bat gaztetxe bat" lemapean  kontzentrazioa burutu zuten astelehenean 20 herritar...
Txabi Alvarado Bañares
Orozko 2012.02.12
Aiaraldeko zein Aiaraldetik kanpoko gazteak hurreratu ziren Gaztetxearen aldeko jaira “Lokartu nahi gaituzten horiek, pasibo nahi gaituzten horiek, produktu nahi gaituzten horiek entzun dezatela: hau ez dela hemen geldituko, aurrera jarraituko dugula”. Hala mintzatu ziren Orozkoko Gazte Asanbladako kideak herriko frontoian egindako ekitaldian.  Gaztetxearen aldeko jaia ospatu zuen  atzo...
Txabi Alvarado Bañares
Orozko 2012.02.09
LUKAS PASANDIN (Orozko, 1991) Orozkoko Gazte Asanbladako kidea da. Asanbladako kideek Gaztetxearen aldeko jaia dute antolatua datorren otsailaren 11rako. Gaztetxearen aldeko jaia antolatu duzue Orozkon. Zer dela eta? Lehenik eta behin gaztetxe bat aldarrikatzeko. Izan ere, lokal autogestionatu baten falta nabaritzen da herrian, mesede egingo liokeena bai Gazte Asanbladari zein herriko beste...
Irati Mendiguren Cosgaya
Amurrio 2012.02.03
Ertzaintzak desalojatu egin du Amurrioko Gazte Asanbladak gaztetxe bilakatzeko okupatutako eraikina. Arratsaldeko laurak aldera Lucas Rey ikastetxearen alboan dagoen etxea okupatu dute zenbait gaztek; "duela hamar urtetik zegoen hutsik". 9 lagun sartu dira eraikinera, eta handik gutxira Ertzaintzak banan banan irtenarazi eta identifikatu egin ditu. 17:00etarako mobilizazioa iragarrita zuten...
Txabi Alvarado Bañares
Laudio 2012.02.02
Inauterietan Lirikan abeslariak kontzertua eskainiko du Otsailean Gaztetxean egingo diren ekintzen egitaraua aurkeztu du Laudioko Gazte Asanbladak. Bihar, otsailak 3, Lucio dokumentala proiektatuko da gaztetxean. Filmak Luzio Uturbia igeltsero eta anarkista nafarraren bizitzan oinarritzen da. Otsailaren 18an, aldiz, Lirikan abeslari laudiarra igoko da Gaztetxeko eszenatokira Inauteriak reggae...
Txabi Alvarado Bañares
Orozko 2012.01.26
Egun osoko egitaraua aurkeztu du Gazte Asanbladak otsailaren 11rako Gaztetxearen aldeko jaia ospatuko du Orozkoko Gazte Asanbladak otsailaren 11an, Gure ametsa, Gaztetxea! lemapean. Goizeko hamaika eta erdietan emango zaio hasiera aldarrikapen egunari, harrera ekitaldiarekin. Handik ordu erdira hitzaldia eskainiko dute Bilboko Okupazio Bulegoko kideek; eta 13:30etan batukada bidez animatutako...
Izar Mendiguren Cosgaya
Urduña 2012.01.23
Bost urte igaro dira Urduñako gaztetxea eraitsi zutenetik. Haatik, Alhondegiko behealdea okupatzea erabaki zuen gazte asanbladak. "Egindako lehen gauza kanpotik margotu eta harria garbitzea izan zen. Udalak gurekin hitz egin beharrean ertzaintza bidali zuen", azaldu dute. Udalak jarritako salaketaren ondorioz, Urduñako sei adin txikiko eta lau adin nagusiko epaitu zituzten duela bi urte....

Herriak

Laudio (725)
Amurrio (437)
Aiaraldea (309)
Urduña (285)
Orozko (161)
Artziniega (92)
Aiara (65)
Okondo (58)
Areta (28)
Luiaondo (23)
Baranbio (15)
Saratxo (12)
Arakaldo (10)

Etiketak

urduña (174)
Laudio (169)
Amurrio (141)
jaiak (102)
euskara (96)
kirola (85)
udala (81)
Aiaraldea (73)
aiara (42)
jaia (37)
EAJ-PNV (37)
Bildu (37)
obrak (36)
musika (35)
mendia (33)
kultura (30)
orozko (27)
okondo (27)
emakumea (27)
Artziniega (26)
txapelketa (25)
futbola (24)
azoka (23)
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>