Gaztetxe eza eta eraikinaren eraisketan udalak izandako jarrera salatu ditu Gazte Asanbladak

Irudiak

Gaztetxea eskatzeko eskualdean egindako ekimen bat / Aiaraldea
Gaztetxea eskatzeko eskualdean egindako ekimen bat / Aiaraldea
Urduñako gazte asanbladaren logoa / Aiaraldea
Urduñako gazte asanbladaren logoa / Aiaraldea

Bost urte igaro dira Urduñako gaztetxea eraitsi zutenetik. Haatik, Alhondegiko behealdea okupatzea erabaki zuen gazte asanbladak. "Egindako lehen gauza kanpotik margotu eta harria garbitzea izan zen. Udalak gurekin hitz egin beharrean ertzaintza bidali zuen", azaldu dute. Udalak jarritako salaketaren ondorioz, Urduñako sei adin txikiko eta lau adin nagusiko epaitu zituzten duela bi urte.

Gaztetxearen hustuketa eta birrintzea salatzeko azken astean ekintza ugari burutu dituzte: kontzentrazioa, graffiti tailerra, kontzertuak eta ekitaldia kasu.Egun, jubilatuen etxea dago gaztetxea zegoen lekuan.

Udalarekin gorabeherak

Gazte asanbladak, EAJ gidari zuen gobernu taldeak gaztetxearen eraisketa eta Alhondegiko okupazioaren aurrean hartutako jarrera salatu du: "Udalak ez zuen gurekin inoalko elkarrizketarik eduki nahi izan. Horretaz gain, hedabideetan Alondegian lokal bat izatea proposatu eta guk uko egin geniola esan zuen. Gezurrak bata bestearen atzean". Horren harira egindako mobilizazioak ere gogoan izan dituzte: kontzentrazioak, manifestazioak, ez-ohiko udalbatza deitzea...

Gazte asanblada, indartsu

Hamar bat gaztek egindako agerraldian, gazteria zigortzea ez dutela onartuko adierazi dute: "Orain del abot urteko eraosekin ez zuten lortu Gaztet asanbladarekin amaitzea eta gaur inoiz biano indartsuago gaude. Gazte Belaunaldi ezberdinak proiektu baten inguruan lanean gogotsu gabiltza, asanbladan elkartuz".

Gazteentzako lokal publiko autogestionatua garatzeko herrian eraikuntza publikorik ez dagoela-eta, gaztetxe bat lortu arte lanean jarraituko dutela nabarmendu dute: "Proeiktuhorretan sinesten dugulako, asanblada oinarri eta autogestioa eta autosufizientzia lanabes izanik". Gaztelekuan, "Gazte" hitza estali dute, "hemen ez dagoelako gazteontzako lekurik".

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>