Gazteentzako argazki lehiaketa antolatu du Udalak

Irudiak

Iazko edizioko kartela
Iazko edizioko kartela

Argazkiak natura eta bidaiak jorratu beharko dituzte

Orozko Klick argazki lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du Orozkoko Udalak, Induma gazte informazio gunearen bidez. 15 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete, natura eta bidaiekin lotutako argazkiak bidaliz. Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 24a izango da. Lanak ziurtatutako postaz bidali behar dira Indumaren bulegora (Zubieta etorbidea, 16. 481410. Orozko). Bertan eskura ere entregatu daitezke.

 Argazkiak digitalki eraldaketak jaso ditzakete; baina 20 x 30 zentimetroko formatuan aurkeztu beharko dira. Guztira 525 euro banatuko dira saritan. Lehenengo postua lortzen duen argazkilariak 300 euro eskuratuko ditu, 150 bigarrenak eta 75 hirugarrenak.

 Gazteen artean sormena eta ingurugiroaren mantentzearen ezagutzarekiko parte hartzea bultzatzea da lehiaketaren helburua, Begoñe Olabarria Kultura zinegotziaren arabera. Irabazleen izenak martxoaren 16an emango dira aditzera www.orozkokoudala.com Udal webgunean.  

Iruzkinak

Lehiaketa irekia da. Ez da beharrezkoa Orozkon bizitzea.

Lehiaketa irekia da edo Orozkoko gazteek bakarrik parte hartu dezakete? Eskerrik askooo

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>